Osasun Departamentuak "ladrillazoa"? Zangitun kamioikada...!

JJ Agirre 2009ko mai. 29a, 00:00

Makropoligonoa eraikitzeko bezperan, Altsasu eta Urdiaingo udalek honako eskariak egin dizkiote Roig kontseilariari:Makropoligonoa kudeatzeko erakundeen arteko mahaia eratu dezala (berandu...).Urdiainen oraingoz eremu bat eraiki dadila, hurrengoa Zangitukoa izan dadin (zein dira onurak?).Ingurumenari kalteak gutxitzeko neurriak har ditzala. (uholde-eremuan poligonoa egiteko eskatu eta batera ingurumenari erreparatzeko erreguka ibiltzea ere... )Industrialdeak ekarriko duen jendetzaren beharrei erantzuteko baliabideak, eta Lanbide Heziketa Ikastetxearen eskaintza "enpresa berrien" ezaugarriei egokitzea.(Zein populazio hazkunde aurreikusten da? Zein enpresa mota etorriko dira? Altsasuko udalak ez du egin beharren azterketarik ezta inongo plangintzarik ere. Tamalez, Nabairen ekimenez berrabiarazi du UPN-k Zangituko "ladrillazoa" (orduan taldekide ginen batzuek prentsatik jakin genuen gure alkatea Kontseilariarekin bildu zela). UPNren diseinuari jarraiki, zementu-enpresen nahien araberako industrialde erraldoia datorkigu gainera, ez herritarron beharren araberakoa. Itxurazko pragmatismoaren azpian, gaitasun falta, utzikeria eta enpresariekiko sumisioa nagusi dira egoera nahasia eta jendearen izua aprobetxatuz Lurrak lau xentimoren truk kenduko zaizkie jabeei, enpresariei merke-merke eskaintzeko. Enpresariek, bost urteren buruan saldu ahal izango dute erositako saila, nahi badute ... Ez da herritarrentzako lanpostuak sortzeko egitasmoa, mota guztietako enpresariei mesede egitekoa baizik. Industria-eremu zabala salgai, merke-merke: espekulatzaileendako aukera. Makropoligonoaren sustatzaileetako batek, Altsasuko aurreko alkateak, Noticias-en argitaraturiko gutuna (El ladrillo sanitario y la no planificación del Departamento ...), Osasun sailari zuzendua, irakurri dugu, harriduraz. Horra ale batzuk: "Neurri horretako egitasmoak abiaraztea soilik eraikinen ezaugarriak zehaztuta, etxeari teilatutik ekitea da.""Dauzkagun baliabideen azterketa ganorazkoa egin behar lukete... benetako beharrak zein diren jakiteko. Sinestezina da azterketarik egin ez izana ..." "...sailak ez du beharren planifikazio errealista egiteko gaitasunik, ez da gai egungo egoeran oinarrituriko Plangintza Estrategikoa egiteko ... UPN-CDNren zentzugabeko ekinbidea berresten ari dira..."Fantastiko. Baina ... Non daude makropoligonoari buruzko "azterketak" eta "Plan Estrategikoak"? Non daude kritikatzen dituzuenekiko ezberdintasunak?