Migrazio fluxuei lotuta dauden ondorio eta eraginak ez dira denak berdinak izaten.Migrazioaren mota, garaia, jatorri eta helmugaren araberakoak izaten dira. Ez diete pertsonei soilik eragiten, baizik eta migrazio populazioa jaso eta bidaltzen duten komunitateei ere.Eragin eta ondorio horiek, orokorrean bi motatakoak izan daitezke:A)Baikorrak, hau da, migrazioan inplikaturik dauden gizarteei etekinak eta abantailak dakarzkienak.b)Ezkorrak, hau da, mugak, arriskuak, egoera deserosoak, eta galera ekonomikoak, sozialak edota politikoak dakarzkienak. Ondorio ezberdin horiek banaka zehaztuz, honako hauek ikus ditzakegu:1-Ondorio baikorrak jatorriko gizarteetan:*Migrazioek, lanerako adinean dauden pertsonei eragiten diete zuzenean, baita beraien senitartekoei ere, familia berriz elkartzea dela eta. *Tokiko ekonomiari bultzada ematen diete: familien diru-sarreretan gorakada, helmuga lurraldetik bidaltzen duten diruari esker; eta aldi berean, negozio txikiak sortzea errazten die.*Etxebizitza bezalako ondasunak erostea bideratzen die.*Presio demografikoa arintzen dute, eta demokratizazio prozesuak errazten.*Kultura ezberdinekin harremanetan jartzeak dituen abantaila sozial eta teknologikoak dakartzate.2- Ondorio ezkorrak jatorriko gizarteetan: *Prestakuntza maila handia duten pertsona gazteen deskapitalizazioa dakarte.*Jatorri lurraldeen garapenerako freno garrantzitsua izaten dira.*Migrazioarekin lotutako jarduera ilegalen sorrera dakarte: pertsonekin trafikatzen duten mafien sorrera adibidez.*Helmuga lurraldeekiko kanpo harremanetarako zailtasunak gehitzen dituzte mugen kontroletarako elkarrerantzunkizuna dela eta. *Migrazioak sortutako bereizketa bortitzak eragindako desegokitzapen afektibo serioak, bere ondorioekin bai familiaren bai adiskideen artean. Halaber, bikote harremanetan eta seme-alabengan, aldentzea eta deserrotzeak sortzen dituzte.