Oihanean bizitzak bere gorputzeko xehetasun bakoitza epeldu zuen. Denbora pasa ahala haragi-zail bihurtu ziren katu giharrak garatu zituen. Shuar batek adina zekien oihanari buruz. Shuar bat bezain aztarnari ona zen. Shuar batek bezain ongi egiten zuen igeri. Laburbilduz, haiek bezalakoa zen, baina ez zen haietako bat.Arrazoi horregatik aldika alde egin behar zuen, zeren- azaltzen zioten- haietariko bat ez izatea ona zen. Bera ikusteko, izateko desiratzen zeuden baina bere ausentzia sentitzea ere desiratzen zuten, berarekin hitz egin ahal ez izatea eta bihotza kolpeka hastea berriz agertzen ikustean.1989. urtean Luis Sepulvedak Un Viejo que Leía Novelas de Amor eleberria argitaratzea lortu zuen. Orduan izan zen irakurleek bere obrari eta idazleak kritikei aurre egiten zieten lehenengo aldia . Beste gauza askotan gertatzen ohi den bezala, denborak idazlanari merezi zuena eman zion eta Sepulvedak lasai lo egin ahal izan zuen.Garai horretan gure inguru hurbilena, batzuek oraindik komunitate deritzoten hori, osatzen dutenen arteko partaide izate, senidetasun eta lotura sentimenduei buruz idazten zuen. Era berean idazten zuen taldeko partaidea izanda integratuta ez sentitzea egiten duen sentimendu deseroso eta saiheztezin horri buruz ere; desberdinak garela gogoratzen digun deiari buruz. Norbanakoa gizartearen kontra, horrela deitzen diote kritiko literarioek. Kritikatzen ez dutenek, baina hitzen artean ikertzen dutenek- filologoek- askotan berrirakurtzea da egiten dutena. Kapitulu hau bezalakoak berrirakurtzen dituzte erantzun, pista, ideia berrien bila, benetan egiten dutena guztiok astelehenetik igandera egiten duguna: zalantzak izan.Telebistak mundu beldurgarri batean bizi naizela errepikatzen didan bakoitzean aireportu eta autobus eta tren geltokiez gogoratzen naiz. Maleten gurpilen zarata, lasterka doazen pausoak iristeko, bueltatzeko! ,... berraurkitzea baino gauza pozgarriagorik egon daiteke?Denok gara leku, herrialde, hiri, familia, elkarte, lagun talde bateko partaideak, eta - ozenki ez esan arren- mundu honetakoak. Horren falta sentitzeak, nolabait, bide ematen dio partaide izateren sentimendu horri, eta hori izan daiteke mundua aldatzeko nahia sorrarazten diguna, mundua maitatzea nahi izatea.