HAURREN PISU IDEALA

Amaia Zabaleta 2009ko eka. 12a, 00:00

Gaur egun, haurrek honako hauetatik gehiegi jaten dute:• Azukrea, txokolatea, litxarreriak, izozkiak eta pastelak.• Gatz gordina snacketan (patata frijituak...)• Koipe saturatuak enbutidoetan, esnekiak, etab.• Irin txuri eta birfinduak. • Gehigarri kimiko eta jan prozesatua.• Edari azukredunak gasarekin.• Kaloria asko eta elikagai gutxi duten jakiak.Gehiegikeri hauen ondorioa da osasunean txikitatik izaten diren arazoak. Trastorno hauek modu  kroniko batean eragin diezaieke ez badugu aldaketa garrantzitsuak egiten epe motzean  eta, askoz ere garrantzitsuago, epe luzera, gure elikadura soluzioak bizimodu bihurtuz.  Apetitua, pertsona edo haur bakoitzaren kondizioan datza. Haur batzuk ez dira horren gose eta goizetan ez dute gosaldu nahi, aktibitate ordu batzuk behar dituzte gosea sentitu baino lehen. Beste haur batzuek alderantziz, gose gehiago izaten dute goizez beti ere goiz afaldu badute, ze oraindik afaria digeritzen badaude, baliteke pisu sentitzea, umore txarrez eta soilik zukua nahi dutela.Lortzen badugu haurrengan ohitura orekatu batzuk euren kondizioen arabera, euren gorpuztxoa erregulatuko da eta elikagaiak nahi izango ditu. Gure helburua da haurrek elikagaiekiko apetitua sentitu dezatela, ikasteko, jolasteko, harremanak izateko, azken finean, bizitzaz gozatzeko.Muturreko elikagaien kontsumoaren handitzeari esker (hiperkalorikoak eta hutsak, edo koipe saturatu ugarirekin), haur eta nerabeak ahul sentitzen dira, energia eta bizitasunik gabe, desmineralizatuak eta gehiegizko pisuarekin.Geroz eta loditasun gehiago ikusten dugu txikien artean oso goiztik hasita. Aldi berean, hedabideek bonbardatzen dituzte geroz eta jaki azkar gehiago jan dezaten; guztiz artifizialak diren janariak. Funtsezkoa den energiaren ezagutza falta honek, zuzenean eraman ditzake jokabide arriskutsuetara, bulimia edo anorexiara, eta horiek behin ezarrita daudenean, oso zaila dira aldatzen.