Egungo ekonomia ereduaren zutabeetako bat da ezagutza sormen indibidualean oinarritzea. Planteamendu honetatik abiatuta - sistema liberalarekin batera sortu zen planteamendu hori - , legezko egitura oso bat eratu da. Egitura horretan edozein obra egile-eskubideei lotuta dago (pertsonenak edo erakundeenak) eta horrek ahalbidetzen du obraren ustiapen monopolista, copyright delakoa dutenen aldetik. Prozesu honek eragin du gure gizartean garatzen den informazioaren zati bat jabetza pribatuan oinarritutako modu baten bitartez egitea. Egoera honen aurrean kultura askearen aldeko mugimendu bat sortu da, kultura pribatizatzearen ikuspegi honen aurka hiru arrazoirengatik agertu dena:-Sormen prozesu guztiak prozesu kolektiboak dira, eta sekula ez dago asmatzaile indibidual bat. Aitzitik, kultura eta gizarte eragin asko eta asko egon dira tartean.-Copyright delakoak, egun erabiltzen ari den bezala, murriztu egiten du edozein obra erabiltzeko aukera, eta, hartara, kalte egiten dio sormen prozesuaren garapenari. -Gaur egun, Informazioaren gizartea den honetan - hor boterea ezagutzaren garapena kontrolatzeko gaitasunak ematen du - , egile-eskubideak kontrolaren zati bilakatu dira, gaur egun gizarteak menderatzen ez dituen ekoizpen-bideen aldetik.Gizartearen zerbitzura egon behar duen ekonomia alternatibo bat bilatzen dugunok uste dugu kulturaren kontzeptu berri bat sortu behar dela, pentsamolde kapitalistatik kanpo, eta software askearen mugimendua garatu den printzipioetan oinarrituta: • Lana erabiltzea, eta horrek ekartzen dituen onurak baliatzea.• Lana aztertzea eta bertatik hartutako ezagutza aplikatzea.• Informazioaren edo adierazpenaren kopiak egitea eta horiek banatzea, osoak edo zati batenak.• Aldaketak eta hobekuntzak egitea, eta horren ondorioz sortzen diren lanak banatzea.