Hilabeteetako lan gogorraren ostean, larunbatean Altsasuko Gazte Asanbladak antolatutako II. Laburmetraia txapelketaren azken eszenak bizi izan genituen Burunda pilotalekuan. Ondo pasatzeko helburuarekin, adin eta estilo guztietako 800 lagun elkartzea lortu genuen bertan.Arrakasta horrekpoztasunez bete gaitu guztiaren motore izan garen AGA-ko kideok, baina ez ditugu ahaztu nahi bide luze horretan haien laguntza eskaini diguten kolektibo eta pertsona guztiak. Hemendik, berriro ere, gure eskerrik beroenak galan lanean ibili ziren guztiei: KIKIri argazkiak ateratzeagatik; TARIMA BELTZA antzerki taldeari; HAIZE BERRIAK musika bandari; galari hasiera "glamurosoa" ematen lagundu ziguten motor eta ARABA CLASSIC kotxe elkarteari; MUNDUATE soinu eta argi teknikariei; ZUBIONDO elkarteari, sekulako banketea prestatzeagatik; eta nola ez, STUPENDA JONES taldeari, lehenengo galan bezala, bigarren honetan ere gau guztian zehar bere musikarekin alaitzeagatik.Eskerrik asko baita ere gala aurretik haien laguntza eskaini ziguten guztiei, batez ere laburmetraiak proiektatu dituzten tabernei, Betixari bere lanagatik eta BELEIXE eta GUAIXE komunikabidei. Esker jario honekin bukatzeko, mila esker zuzendariei laburmetraiak aurkezteagatik eta zuei guztioi jai horretako parte bihurtzeagatik.HURRENA ARTE!!!