Atzo ekin behar niola hain gustuko dudan eginkizun honi, gai entretenigarri baten bila hasi nintzen albisteetan begira. Aitzitik, kezkatu ninduen berri bat aurkitu nuen: Sanzek Euskalerria Irratia, Euskadi Irratia eta Radio Euskadi itxi behar dituela. Sentipen neketsua nabaritu nuen, ezintasun isila eta mingarria. Zer egin ote dugu euskaldunok hain errespetu gutxi izateko Gobernuaren aldetik?Sanzen gobernuak aitzakiak, bata bestearen gainean jartzen ditu euskaraz ez emititzeko. Baina aitorpen batek eman dit atentzioa: Estatuko 2008ko txosten batzuek kolokan jartzen dute irrati horiek interferentziak sortzen ote dituzten. Nik ez dut ulertzen zein txosten zuzen, zehatz eta espezialdutan oinarritzen den gure gobernua.Hainbat aipu datorkit burura jokaera injustua azaltzeko, baina bihoa hemendik horiekin ez dudala zuritu nahi inor.Antonio Machadok zioen: "Jakiten ez den guztia mespretxatzen da". Nafarroa oso aberatsa da: lurraldean mendiak eta basamortuak ditugu; unibertsitateak, publikoa eta pribatua; hizkuntzak, euskara eta gaztelania... dena aipatzeak luze joko luke. Baina gure presidenteak hori esan eta gorde beharrean, euskaraz ez dakienez, mespretxatu egiten du.Martin Luther King-ek zioen: "Nothing in all the world is more dangerous than sincere ignorance and conscientious stupidity" "Mundu osoan ez dago ezer arriskutsuagorik benetako ezjakintasuna eta ergeltasun kontzientziaduna baino". Bigarren urrats honetan kontzienteki egiten die kalte irrati batzuei. Ez edonori, baina.Honoré de Balzac-ek zioen: "Ezjakintasuna krimen guztien ama da" Garbi dago, beraz, urtetan ongi entzun eta erabili diren irratiak ergeltasun horrengatik desagerrarazi nahi dituela.Azkenik, Johann W. Goethek zioen: "Ez dago ezer ikaragarriagorik ezjakintasun aktiboa baino" Hori dela eta, momentu honetan euskal irratiak itxi nahian dabiltza. Benetan, espero dut ez lortzea. akinlo@euskalerria.org