Bizitza motza da; edo luzea; nola esperimentatu erabakitzen dugunaren arabera. Luzea zirkunstantzien biktima sentitzen bagara, Lur planeta gisa ezagutzen dugun Edeneko Lorategi zoragarri honetan bizitze soilagatik esker onik ez azaltzeagatik. Motza, auto-ezagutzarako eta auto-garapenerako aukera gisa hautematen badugu. Horrela, gure ekintza eta aukeraketa guztiek helburu horietara joko dute. Gure egunerokotasunean ongizatea dagoen edo ez, norabide zuzenean edo okerrean goazenaren adierazle izanen da. Zeren eta preseski auto-kontzientziaren ondorioa, nor naizen jakitea, zer nahi dudan eta nora noan (alajaina!), ongizatea, barne bakea, sosegua da. Ondasun oso preziatuak une hauetan, gainera. Eta, nola dakit nor naizen? "Haien ekintzengatik ezagutuko dituzue", hala dio aipu jakintsu batek. Hortik has gintezke. Zer egiten dut nire bizitzan, zertan ematen dut denbora. Nigan bakarrik pentsatzen dut, edo besteekin partekatzen naiz? Zerbait eraikitzen dut, edo mundu hau bizitzeko toki hobea egiten parte hartzen dut? Guztiok argi bagenu pentsatze hutsarekin, egunetik egunera solidarioagoak garela, ontasuna bertute unibertsala dela, pasatzen den une bakoitzean guztiok batuago sentitzen garela... planeta hau bizitzeko toki atseginagoa litzateke, eginen dugu? Oso boteretsuak gara, eta sistemari gure artean tirabirak, desadostasunak, bereizketa, beldurra... horrela erabilerrazagoak garelako, sumisoagoak. Konkordian, batuta, batzuk besteekin, indartsuago sentitzen gara. Utzi bestea etsai potentzial gisa ikusteari, errezeloak eta mesfidantzak baztertu, barkatu, barkamena eskatu, zure buruarekin, guztiarekin eta guztiekin bakean jarri, eta zure barne bakea nabarmen handituko da. Eta zentratuta eta lasai sentituko zara, agian zure bizitzan inoiz ez bezala. Eta orduan ikusiko duzu zerua hemen dagoela, hau dela Edengo Lorategia, Paradisua; ez utzi nahasten. Animo! Lan ona eta zorte on!