Gizarte Enplegu Babestuko programen baitan garatu dira, apirila eta ekaina bitartean, parte-hartzaileei formakuntza eta lan mundura begira bultzada bat emateko asmoz.Sukaldaritza ikastaroa Etxarriko Larrañeta elkartean garatu da, eta 36 orduko iraupena izan du. 9 pertsonak parte hartu dute bertan, sukalde batean lan egiteko beharrezkoak diren oinarrizko edukiak landuz.Parte-hartzaileek hainbat errezeta ikasteko aukera izan dute, hala nola arrain zopa, legatza koskera erara, edo goxuaren gisako postre goxoak. Eguneroko lanaren ondoren, denen artean giro paregabean bazkaltzen zuten, prestatutakoa dastatuz.Elikagaien manipulaziorako karneta ateratzeko aukera izan dute parte-hartzaileek eta inguruko 3 jatetxeetan praktikak egin dituzte; pertsona batek jatetxe batean lana lortu du.Altsasuko Gure Etxean eta Arbizuko Errota Hotelean burutu den garbiketa ikastaroak berriz 12 orduko iraupena izan du eta eraikinen garbiketa profesionala landu da bertan: produktu desberdinak, zoruak garbitzeko teknikak, garbiketa gailuak... Inguruko hotel eta eraikuntzetan praktikak egiteko aukera izanen dute parte-hartzaileek.ABIAN DA ITURRASKARRI PROIEKTUA Ekainaren 8an eman zitzaion hasiera Irurtzungo Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitatea 2006. urtetik geroztik aurrera eramaten ari den egitasmo sozialari.Helburua Gizarte Enplegu Babestuko parte-hartzaileei formakuntza lanak eskaintzea da, natura, kultura, ondarearen zaintza eta helburu turistikoak uztartuz, une oro gaian iaioa den begirale batek lagunduta.Irañetan hasi dituzte lanak aurten, bazkari - afariak antolatzeko gune baten egokitze eta aska baten zahar berritzearekin. Datozen 6 hilabeteetan Zuhatzu, Egiarreta eta Arruazuko garbilekuen zaharberritze lanei ekingo diete bertan parte hartzen ari diren 6 langileekAltsasun eta Olaztin ere beste bi proiektutan dabiltza parte-hartzaileak. Olaztiko frontoiari pintura-geruza ematen ari dira eta Altsasun, berriz, berdeguneak txukuntzen ari dira.