Azken aldian existitzen ez diren gauzengan pentsatzen egon naiz. Dubai, adibidez, nola eraiki daiteke horrelako inperioa horren denbora gutxian? Nola izan daiteke posible, langileriaren soldatari buruz galdetzea ofentsa bat bihurtzea? Dubai da, eta irudia inoiz baino egokien erabilia, ispilatze bat.Txerri gripea ere Argentinan ez zen existitzen. Eta hara zer kasualitatea azkeneko urteetako hauteskunde polemikoen ondoren hasi zen.Ah! Eta hitza jogging da. Eta korrika egitera ateratzeko autokonbentzimenduko prozesu neketsu bat pasa ondoren, norbera aurkitzen da armairu barruan betidanik utzita egon den arropa hori erabiltzen. Eta ezerezetik, kordoiak lotzeko ia gai ez den gizona agertzen da eta hogei urte izango balitu bezala aurreratzen zaitu, korrika egiteko esperientziako hogei urte gehiago, noski. Hasiera batean amorrua ematen dizu baina gero bere irabaziaz disfrutatzen uzten diozu. Gehiago esango dut, aurreratzen zaituelako pozten zara, zure erritmoa aurkitzen duzu eta korrika egiten jarraitzen duzu. Arnasketa kontrolpean duzunean, pentsatzen hasten zara. Hortxe hasten dira agertzen existentzi zalantzak eguneroko kezkekin nahastuta. Orduan da pentsatzen duzunean zer gauzak existitzen diren eta zeintzuk ez. Izerdia existitzen da, nekea existitzen da baina footing-ak asmakizuna izaten jarraitzen du.