HAURREN LODITASUNA

Amaia Zabaleta 2009ko uzt. 17a, 00:00

Gehiegizko pisua, herrialde aberatsetan, osasun arazorik larrienetariko bat da. Gehiegizko pisuak endekapenezko gaixotasunak (degeneratiboak) areagotzen ditu, eta hauek gizarte garatuetan heriotza eta ondoezaren kausa nagusiak dira: trastorno kardiobaskularrak, diabetesa, tentsio altua...Gaur egun, arazo hauek txikienengan ere gertatzen dira.  Loditasun arazoen kopuru altu bat konponduta egongo litzateke sukaldeari denbora eta balio gehiago emango bagenio. Sukalde tradizionalaren praktikak behera egin duelarik, ez diogu haurrari behar den denborarik ez atentziorik eskaintzen. Plater azkarrak erosten ditugu erabat edo erdi sukaldatuak, non gure gustua asetzeko, gatz, olio eta koipe pila bat izaten den. Aurrez prestatutako plater hauek zentzumenen satisfazioa emango digute segundo batzuetan, baina luzabidean, osasun arazoak eragingo dizkigute.  Berriz sukaldatzen ikasi beharra daukagu, iraganeko baloreetara itzuli eta gure oraingo bizitzara egokitu.Haurren eta nerabeen gorputzak garbitzeko modurik egokiena da jaki naturalak hartzea eta lodiarazten dien jakiak uztea.Ez da derrigorrezkoa dieta liluragarri edo zorrotzak ezartzea. Euren gorputzak hazten ari dira, etengabe aldatzen, eta jateko eta elikatzeko beharra daukate. Barazkien garrantzia: gure barazkiak merezi duten bezala baloratzen ikasi beharra daukagu. Normalean, ez ditugu nahiko jaten eta gure jatordu gehienetan erabili beharko genituzke. Goiz hasten bagara gure seme-alabekin, titia uztearen une beretik, eta barazki aniztasuna erabiltzen badugu, gustatuko zaie, beharra izango dute eta baita desiratu. Gainera, barazkiak efektu alkalino bat eragiten dute odolean beste jakiek ez bezala, garrantzitsua dena gure gorputzarentzat.