Etxebizitza

REAS Nafarroa 2009ko uzt. 17a, 00:00

Etxebizitza oinarrizko ondasuna da. Batzuendako inbertsio eta negozio bide baizik ez da. Honen ondorioz, pertsona gehienak etxebizitza duin baten truke gehiegizko prezioak ordaintzera eta hipotekatuak bizitzera behartuak daude. Egungo egoeraEtxebizitzen prezioen igoerak familien eroste ahalmenaren murriztea ekarri du eta halaber etxebizitzak behartsuenen eskuetatik kanpo gelditzea. Etxebizitza libre baten benetako prezioa totalaren %60 besterik ez da, gainerakoa lurraren espekulazioa da, promotoreen eta eraikuntza enpresen aldetik. Eszenatoki hau larriagoa da bigarren etxebizitza gisa edota espekulaziorako dauden etxebizitza hutsen areagotzeak eragiten duen merkatuaren distortsioa dela kausa.ArrazoiakEtxebizitzaren funtzioaren perbertsioa. Oinarrizko ondasuna da etxe bizitza baina funtzio hau aldatu egin da eta gehien bat negozio bide edota estatusaren adierazgarri bilakatu da, bakarrik bizitoki ruin(??) bat izan beharrean.Administrazioak bere aurreikuspen-lana ez egiteak eta merkatu hau esku pribatuetan uzteak izugarri laguntzen dute egoera hau sortzen. Administrazioaren aldetik etxebizitzen eskaintza nahikoa izanen balitz promotore pribatua eta etekin espekulatiboak desagertuko lirateke.Kudeaketa pribatu honek lurraren eta etxebizitzen merkatuaren monopolizazioa lortzen du. Merkatu hau kontrolatuta erraza da eskaintzarekin jokatzea prezioak igo daitezen. AlternatibakAdministrazioaren edota hiritar-taldeen autogestioaren bidezko etxebizitzen planifikazioa eta kudeaketaFamilia bakoitzeko etxe bakarra izateko eskubidea indarrean jarri beharko litzateke eta inbertsio gisa gehiago izateko asmoa zergen bidez kenduBerdeguneen banaketa ongi eginez hiriko bizi kalitatea hobetuko litzateke eta kalitate hori lortzeko bigarren etxebizitzen eskaera gutxiagotuko litzateke.