Euskal musika non?

Adelaida Kintana 2009ko uzt. 24a, 00:00

Badira bizitza honetan, neroni jabetu baino lehen, nire onetik ateratzen nauten gauza batzuk, eta horietako bat da gure hizkuntza maitatu honekin egiten digutena. Gainera, egiten duten horiek ez dira euskaldunak; bestela esatearren, hizkuntza honekin zerikusi zuzenik ez duten pertsonak dira, baina politikan boterean daude eta, jakina, haiek nahi dutena egiten dute: ortulariaren zakurrarena, hain zuzen; ez du jaten eta utzi ere, ez du uzten jaten.Orain, San Ferminak pasatu berri direnean, pentsatzen dut gure hizkuntza inguratzen duenaren inguruan erabakitzeko ahalmena eduki beharko genukeela.  Egia esan, gutxi atera naiz, baina atera naizenetan euskararen "gabezia" nabaritu dut.  Tabernetan euskal musikarik ez dut entzun, eta kaleetan ere ez dut aurkitu, beste musika motak aurkitu ditudan bezala; muturrean alegia.  Beno, bai, egun batean Gaztelu Plazatik nindoala txistuak-eta entzun nituen, baina gaueko bederatziak ziren eta afaltzera joan behar genuen su artifizialak ikusi nahi genituelako; beraz, ordu desegokian zegoen programatuta (nirekiko), su artifizialetara jendetza doalako.Beraz, euskal musika entzun nahi banuen eta zerbeza bat hartu, Takonerako Nafarroa Oinezeko tabernara joan behar nuen. Nahi nuena ez nuen aurkitu, bilatu baizik. Eta ez zait justua iruditzen. Adibide bat jartzearren, Sarasaten aurkitu nuen musika entzunda, esan balidate Burgosen nengoela sinetsiko nukeen.Dena dela, honekin batera beste zerbait gehiago ere adierazi nahi dut. Orain, udan, Sakanako herrietako festak dira; mesedez, ez dezagun egin Iruñeko taberna gehienetan bezala eta ea euskal musika gehiago jartzen duten, sines dezagun Euskal Herriko txoko, irla edo oasis batean gaudela.akinlo@euskalerria.org