Agerikoa da euskaldunok euskaraz bizitzeko dugun zailtasuna. Ikusi besterik ez dago Sakanan dugun gaztelania hutsezko kartel andana. Hori gure hizkuntza eskubideen urraketa argi bat da, euskaldunok bigarren mailan uzten gaituena. Egunerokoan oraindik ere ezinezkoa zaigu euskara hutsez aritzea eta horren arrazoiak indarrean dauden markoetan eta horien ondorio diren legedi eta araudietan topatzen dira, horiexek baitira euskarak bizi duen zapalketa-egoera ahalbidetzen dutenak. Gu gara debekuak eta zapalketa sufritzen dugunak, gu gara hizkuntza eskubideen urraketa jasaten dugunak; guri dagokigu, beraz, horien berri ematea eta urraketak gainditzeko bideari ekitea. Horregatik, sinadura bilketa honen bidez eta jasotako sinadura guztien bidez Altsasuko Udalari eskatu diogu gure herriko kale izen guztiak euskaratu ditzala. Horixe delako bidea euskara behingoz normaliza dadin eta dagozkion esparruak berrekura ditzan. ALTSASUKO GAZTELANIAZKO KALE IZENAK EUSKALDUNDU!!!