Festa garaian gaude. Herri batean festak bukatu eta hurrengoan hasi. Gure eskualdean ekainaren bukaeran hasten dira eta uztaila, abuztua eta irailean jarraitzen dute. Herri bat bizirik mantentzen den ala ez jakiteko jaiak datu inportantea dira. Jairik ez bada, hiltzeko zorian dago herri hori.Sakana aldean gaitasun dezente dugu jaietarako. Herrietako jaiak, erromeriak, omenaldiak, ez dakit zer ospakizunak. Eta festekin batera, jana eta edana. Hortan bai sakandarrak nagusi. Dudarik ez.Festak aztertzerakoan, ziur aski ondorio gehiago atera daitekeela, baina kasu honetan hizkuntzaren osasunean jarriko dugu jomuga.Hizkuntzaren, euskararen, osasuna jaien osasunarekin pareka al daiteke? Jaietarako dugun gaitasuna euskararekiko konpromisoarekin pareka al daiteke?Gazteek eta ez hain gazteek jaietarako dugun erresistentzia euskararen osasunarekin pareka al daiteke? Hor daude galderak eta zalantzak. Erantzunak tokian toki desberdinak izanen dira, baina bizi dugun egoera diglosikoan agerian geratzen dira festa eta herri guztietan.Hala ere, festa onak igaro eta irailean jarraituko dugu gure zalantzak eta galderak agertzen.