Ausart zaitez zu zeu izaten!Zer sentitzen duzu esaera hori entzutean? Badakizu nor zaren? Inoiz pentsatu duzu benetan nolakoa zaren? Edo jaio zinen egunetik besteek zutaz esan edo eman duten iritzia sinistu duzu?Moldatuak izan gara gurasoengatik, hezitzaileengatik, ezarritako gizarte ereduengatik, politika edo erlijiosoki, gure auzokoagatik, gure haurtzaroko lagunengatik... Eta hala jarrai genezakeen. Baina, atzera ere, galdera egiten dut: zein zara?Zure buruak esaten duena zarela zara? Zure buruak behin eta berriro errepikatzen duen etengabeko berriketa bospasei gai errepikariz osatua dago. Erreparatu zer esaten duen. Segur aski esanen dizu ez duzula nahikoa balio (baina nahikoa norendako, edo zerekiko), hobe egin zenezakeela, zure auzokidea edo zure aita halako edo holako direla, mundua ez dela toki segurua, zuk ez duzula gaitasuna zuk bakarrik pentsatzeko, eta zu baino azkarrago bat behar duzula, babestuko zaituen egitura bat eta norbait zaren sentsazioa emanen dizuna, balio duzula...Gezurrak, gezurrak, gezurrak... Zu ez zara halako ezer. Benetan, itxuraz harago joaten ausartzen bazara (nola? meditatzen, zure adimena gelditzen, benetan zure baitan sartzen, zure isiltasunaren melodia entzuten, zure benetako izatearen melodia entzuten ikasi) egiarekin opatuko zara. Hasieran, adimen berriketari hori zu zeure burua ez entzuten saiatuko da, bere kalakarekin distraitzen saiatuko da, sinistu duzun zuri buruzko diskurtso horrekin, eta zure ingurunea zuk hura zalantzan ez jartzeaz arduratu dena. Baina zuk, segi, eutsi. Ez egin kasurik, zentratu zure arnasketan, eta ausart zaitez zure isiltasunean sartzen. Hala, pixkanaka-pixkanaka, seguruago sentitzen joanen zara, zentratuago. Eta zure buru kondizionamendu propioaz konturatuko zara; eta hura gainditzeko gai izanen zara. Eta ikusiko duzu denok "energia" beraren zati garela, eta errealitatean garela maitasuna, bakea, isiltasuna, batasuna... Eta sistemari interesatzen zaiola gu ez jabetzea gure barne balioaz, gure handitasunaz eta erregetasunaz, zeren eta... haren berri bagenu gure ibilbide propioa ez genuke besteen iritziengatik menperatzen eta mugatzen utziko. Gure ametsak betetzeko libre izanen ginateke, beti amestu dugun bizitza biziko genuke!Animo, ausart zaitez zu zeu izaten!Eskerrik asko zure arretagatik eta beti arte.