Gerrikoa estutu nahi digutenek Zangitu behar dute

Gaizka Uharte Balda eta Juanjo Goikoetxea 2009ko ira. 11a, 00:00
Krisi egoera honetara, eraikitzaile handien, finantza erakundeen eta multinazionalen  diruzalekeriaren ondorioz iritsi gara. Langileok ez dugu eragin krisi ekonomiko hau, baina gu gara kapitalaren oldarraldia ordaintzen ari garenak.  SAKANA ere ez dago errealitate horretatik kanpo, 1.281 langabetu ditugu INEMeko datuen arabera, urte osoan zehar aplikatu diren 40tik gorako  EEEak, gure ehun industrialaren aurkako mehatxuak (Kaleratzeak eta deslokalizazioak), gure eskubide laboralen  murrizketak, zerbitzu sozialen murrizketak... Horrek guztiak argi eta garbi uzten du nor ordaintzen ari den eurek sortu duten krisia. Oldarraldi honetan kapitalak egiten duen aldarrikapen ideologiko nagusiena guztiok gerrikoa estutu behar dugula da. Kapitalistek aberastasuna metatu duten bitartean langileok gerrikoa estu izan dugu eta orain ito egin nahi gaituzte.Egungo markoa kudeatzen duten politikariek ereduan sakontzeko autua egin dute eta  neurri "antikrisis"guztiak azken urteetan mozkinak izan dituztenen mesedetan izan dira. Helburu bakarra egungo eredua inongo aldaketarik gabe mantentzea da euren interesen arabera.Eredu horren erakusle argia dugu ZANGITUko makro-poligonoa, enpresak itxi egin diren bitartean (UFESA, DINESCON, RECIND SA...), lantegietan kaleratzeak daudenean, langileen eskubideak murrizten direnean, lur industriala  azpierabilia dagoenean, industrialde proiektuak garatu gabe existitzen direnean, makro-poligono bat eraikitzea ez dirudi alternatiba bat denik. Ez dirudi krisi garaiotan arazoa lur industrial falta denik. Lur industriala badago eta hori handitzeko proiektuak ere bai. Ez al dago krisirik lur industrial asko dagoen lurraldeetan? Beste alde batetik Nafar gobernuak bere lehentasunen artean al ditu SAKANAKO beharrak eta langileen eskubideak? Egungo egoera eta Nafar Gobernuak hartu dituen neurriak (EEEn onarpen indiskriminatuak, gastu publikoaren murrizketa, kapitalaren zerga murrizketak...) ikustea besterik ez dago.ZANGITU poligonoaren atzean Nafarroako Lurralde Estrategia dago, Sakanan desorekak areagotuz (herri txikiak itoz eta garapena polarizatuz), Sakana logistikarako gune... Arriskuak asko dira eta beharrezkoa da SAKANAK dituen beharrei erantzungo dien proposamenak egitea. Proposamen horiek ikuspuntu integral bat izan behar dute, eragile sozial, ekonomiko eta instituzionalen parte-hartzeaz osatua. Beti ere eskualde eta epe luzeko ikuspegia izango dutenak.