Itxarongela

Itxipuru 2009ko ira. 11a, 00:00
Duela bi urte eztabaida batean bizi ziren bi alemaniarrekin bizi izan nintzen; kontsonantez jositako irainez betetzen zuten etxea. Orduan pazientziaren seihilabetekoa izan behar zuela pentsatu nuen. Nire NANa berritzeko erregistro zibilean sei ordu itxoin behar izatea eta txanda nuenean hilabete barru berriz itzuli behar nuela norbaitek esan zidanean, nire pazientzia ere probatu egin zuen. Koordinatzaileak ikasle-trukean nire zeregina zein zen ez zekiela esatea ere aguantatu behar izan nuen, eta ez zuela aztertzeko asmorik (azkeneko hori ez zuen egin baina pentsatu, pentsatu zuen); nire zeregina zein zen jakiteko, letra handiz idatzi nuen pazientzia izan. Eta hori guztia baino lehen, askoz lehenago, nire etxera itzuli ezin nintzenean, suposatu nuen nerabe batek duen pazientzia gutxi hori galdu nuela.Pazientzia, eta hau ezin dugu eztabaidatu hiztegiak hala esaten duelako, itxoiteko edo zailtasunak izan arren zerbait egiten jarraitzeko trebetasuna da horrek suposatzen dizkigun kexak eta sufrimenduak saihestuz.Ahultzen denean, pazientzia ohiturarekin nahasten da, edo okerrago oraindik,  etsipenarekin. Eta une horretan hiztegiari aurre egin ahal zaio, bai horixe: pazientea izateak ez du esan nahi edozein gauza edozein preziotan onartu behar denik, negoziatzen jakin behar dela baizik. Pazientzia ikasten da, lantzen da, irabazten da eta nola ez, galdu ere egiten da.Orain dela zenbait urte artikulu bat irakurri nuen eta zera adierazten zuen: ze ona litzatekeen guztiok elkarren ondoan lan egingo bagenu eta ez elkarri bultzadak ematen. Eta uste dut hori dela pazientzia, pazientea izateko nahia izan behar dugu eta izan.Ez alemaniarrek, ez funtzionario desatseginak, ez nire koordinatzaile axolagabeak, ezta nire behin-behineko erbesteak ere, ez ninduten indiferente utzi. Disfrutatu nuenik ere ezingo nuke esan, baina dudarik gabe ikasi nuen, alde batetik une horretan nire lana zelako.Denok gure lana egin nahi beharko genuke, eta ondoren eskatu (mesedez), exijitu behar denean, erreklamazio liburua eskatu, eskertu, aldapei irribarre batekin aurre egin eta itxoin. Pazientea... izan.