MIGRAZIOEN ONDORIOAK(II)

Begoña Zestau Baraibar 2009ko ira. 11a, 00:00

Migrazioek helmuga lurraldeetan dakartzaten ondorioetako batzuk ezagutuko ditugu gaurkoan.    Ondorio ezkorretako batzuk:    -Kulturen arteko elkarbizitzan talkak eta zailtasunak    -Izate kultural, etniko edota nazionala galtzearen sentipenen agerrera    -Aurreiritzi eta estereotipoei loturiko bazterkeria eta arrazistak diren jarrerak pertsona etorkinenganako    -Lan baldintza kaxkarrak eta soldata baxuak mantentzea zenbait arlotan, nagusiak langileen egoera delikatuaz baliatuta    -Desabantaila soziala dela eta, erregularra ez den egoera juridiko-administratiboa dela eta, babes eza dela eta, aldarrikapena ezinezkoa egiten duen bulnerabilitate egoera    -Genero berdintasun eza, eta gutxiengoa izan arren, ilegalak diren hainbat portaeren  agerpena, askotan segurtasun faltaren sentimendua sortuz.     -Migrazio fenomenoari aurre egiteko aurreikuspen falta zerbitzu publikoetan (osasuna, hezkuntza, etxebizitza... zerbitzuetan adibidez)    Migrazioek dakartzaten ondorio baikorren artean aldiz, honako hauek aurki ditzakegu harrera edo helmuga lurraldeetan:    -Garapen eta hazkunde ekonomikoan ekarpen garrantzitsua    -Ongizate Estatuaren mantenurako ekarpen garrantzitsua, Gizarte Segurantzarako kotizazioen bidez    -Desorekatuta eta zaharkiturik dagoen populazioan konpentsazioa, haurren jaiotza kopuruaren gorakadan izan duten eragina dela eta    -Bertako populazioari laguntza lanpostu hobeak lortzeko garaian lan merkatuaren segmentazioari esker    -Merkatu inmobiliarioaren berraktibatzea bai landa- baita hiri guneetan ere    -Etnia eta kultura eremuetan anitzak eta pluralak diren ereduetarantz doan eraldatze sozialean ekarpena, aberastasun kulturala erraztuz    Gaur egungo "krisi" egoera berri honetan migrazioen ondorio baikorrak ulertzea edota ikustea zaila suerta liteke, baina aldi berean ezin uka daiteke errealitatea dela eta ondorio baikor horiek denon ongizatean eragiten dutela, modu batean edo bestean.