Gerra zikina: bahituak, Jon Anza, ia bost hilabete bahitu zutela, non dago?, poliziak ez du nonbait interesik; Alain arbizuarra 7 orduz bahitua eta bortxakeriaz tratatua; eta beste zenbait; pintadak erruz euskal geografia osoan ikur eta sigla faxistez izenpetuta, heriotza mehatxuak iragarriz, -Arbizun eta bertako alkate zein zinegotzien aurka gurean-. Gerra zikina martxan da jada.Presoen argazkien aurkako kanpaina: ehunka identifikatu, dozenaka inputatu, bi urteko kartzela arriskua bakoitzak, jipoitu gaituzte senideak ere, lurrean ostikatu, eta lotsagabeki iraindu. Argazkia delitu zaigu aurtengo udatik..Debekuak: preso politikoen aldeko kontaezin ahala ekimen debekatuta izan dira, mus partida bezalako inolako eduki politikorik gabeko ekimen xumeenak ere, aitzakia irrigarrienetan oinarrituta gehienetan. ETXERAT elkartea ere debekatuen zerrendan sartu dute.Epaitegiak: bi epailek erabaki kontrajarriak eman dituzte Maite Aranalderi buruz, lege berean oinarrituta biak: batak aske utzi du, besteak kartzelaratzeko agindua eman. Nola fidatu justiziaz. Epailearen iritzia da legea. Justizia horren mende daude gure senide preso politikoak.Entregak: Txeroki entregatu egin dute, lehenengoz Frantzian epaitu aurretik. Frantziak opari bat egin dio Espainiako Gobernuari, Frantziak Maiterekin egin omen duen hanka-sartzea ordaintzeko. Beste froga bat gehiago, nola gobernuek erabiltzen dituzten presoak interes politikoen arabera. Gure senide presoak beraien arteko negozioetan trukerako txanponak dira, baita Euskal Herria presionatzeko arma bat ere.Hori dena eta askoz gehiago ekarri digu uda honek, presoekiko harreman oro bihurtu dute delitu, terrorismo hitza aitzakia hartuta. Baina hor jarraituko dugu, gure senide presoak babesten, beraien aurkako gehiegikeria guztiak salatzen, irtenbide bat exijitzen. .