Etxebizitza

Gizarte Zerbitzuak 2009ko ira. 18a, 00:00
Gaur egungo gizarte zerbitzuen prestazio guztiak, 69/2008 Foru Dekretuan (2008ko uztailaren 9ko NAO 84. boletinean)  deskribatzen den zorroan biltzen dira, batzuk bermatutakoak dira beste batzuk ez. Etxebizitazaren inguruan bermatuak dauden  prestazio eta zebitzuak hurrengo hauek dira:• Ezgaitasuna dutenentzako (fisikoa, adimenekoa edota garuneko lesiodunentzat) etxebizitza funtzional-tutoretzapekoaren zerbitzua;  %55eko edo hortik goiko elbarritasuna aitortua dutenen 18-65 urte bitarteko pertsonentzat.• Buru - eritasuna duten pertsonentzako etxebizitza gainbegiratuaren eta etxebizitza funtzional-tutoretzapekoaren zerbitzuak. %40 eta %55eko edo hortik goiko elbarritasuna aitortua dutenen 18-65 urte bitarteko pertsonentzat.• Gizartean bazterturik edo horrela geratzeko arriskuan dauden familiei etxebizitza eskuratzeko akonpainamendua edo bitartekaritza emateko zerbitzua dago Nafarroa mailan, EISOVI .• Etxegabeentzako aterpetxea, Sakanakoa Altsasun dago.• Genero indarkeriaren biktima direnentzako tutoretzapeko etxebizitza zerbitzua.Ez dago inongo laguntza bermatu gehiago, ez dira alokairua ordaintzeko laguntzak jasotzen zorroan; adinekoen kasuan egoitzetara bideratzen dituzte. Gizarte zerbitzuetatik kanpo beste laguntza, zerbitzu edo aukera batzuk ere izan badira:• BOE (VPO)ko etxebizitzen salmenta.• Gizarte alokairuzko etxebizitzak. Promotoraren araberakoa izaten da prezioa.• 22 eta 30 urte bitartekoentzat 210€/ hilabeteroko laguntza alokairua ordaintzeko, www.vinsanavarra.es -n jaso dezakezue informazio zehatzagoa.• Etxebizitza konpartitzea, alokatzea.• Pentsioak, hotelak eta horrelakoak diru arazorik ez dutenentzat. Gai honen inguruan hutsuneak nabariak dira; goian azaldutakoak baldintza zehatzak dituzte, nahiz eta bermatuak izan errekurtsoak urriak dira oraindik, beraz azalpen zehatzagoak edo laguntza jaso nahi duen orok beti bezala dagokion ibarreko gizarte zerbitzuetara jo dezake.