Administrazio publikoak alderdi guztietan (sozial, anbiental eta ekonomikoa) iraunkorra den gizarte garapena sustatu behar du. Politika publikoez gain, iraunkortasuna sustatu eta lortzeko beste era bat, aktore ekonomikoek erantzukizun soziala eta gai honekiko inplikazioa haien gain hartzea lortzea izango litzatekeErosketa Publiko Iraunkorraren garapena, aipatutako helburua lortzeko moduetatik, indar handienetakoa duena da. Gaur egun sektore publikoa ondasun, obra zein zerbitzuen kontratugile handiena da, izan ere Administrazioek BPG-ren %16a kontrataziotarako erabiltzen dute. Horrek agente ekonomiko handiena bihurtzen du, bere bolumena eta merkatuan nahiz ingurugiroan duen inpaktua direla eta.Erosketa Publiko Iraunkorrak, kontratazio publikoko prozesu eta fasetan alderdi sozial, etiko eta anbientalak gehitzean datza. Kontratatze Publiko Iraunkorraren filosofia, Administrazioak zenbait enpresengan duen jarrera eta akzio positiboa da, alegia ez soilik kalte sozial eta anbientalak ekiditen dituzten enpresak, baizik eta onura argiak sortzen dituztenak. Horretarako, aurkeztutako eskaintzen kostu nahiz onura sozial eta anbientalen kalkuluak kontutan hartzekoak dira, komunitatea ikuspuntu hirukoitzarekin (ekonomiko, sozial eta anbientala) defendatzen duten aukeratze, esleipen eta exekuzio sistemen erabilera sustatuz.Halaber, administrazio publikoak gizartearen inplikazioaren alde egin behar du prozesu honetan. Hau da, aurrekontu partizipatiboen garapen hasiberrietan, gizarteak ez du soilik zer egin behar den erabaki behar, baita nola egin behar den eta zer irizpide erabiliz kontratatu behar den erabaki beharko luke.