Jada uda bukatuta, berriro forman jartzeko grina sortzen zaigu; kiroldegietako jarduera ezberdinetara apuntatu, lagunekin talde-kirol ezberdinak praktikatu, gure aldetik kirola egin... Gaurkoan, azken puntu horretaz hitz egingo dugu, gure aldetik egiteko kirolei buruz; korrika egiteaz. Jarduera hau egoki egin al izateko, zenbait aholku ematea ez litzateke ideia txarra.Lehenik eta behin, beroketa ariketei buruz arituko gara; hauen funtzioa tenperatura igotzea eta gihar eta tendoietan odol zirkulazioa areagotzea da. Beroketa egoki bat egitea ezinbestekoa da lesioak ekiditzeko, horregatik, gihar bakoitzean, 15 segundoko luzaketak egitea komeni da.Atsedena, entrenamenduaren zatirik garrantzitsuena dela argitzea ezinbestekoa da. Lan guztia asimilatzen lagunduko digun zatia da, gainkargak ekiditzen dituena eta espero ez diren lesioak prebenitzen dituena. Lesio batengatik aste betean gal dezakezu hilabetean egindakoa. Nekatuta bagaude edota giharrak ondoezik somatzen baditugu, zalantzarik gabe, atseden hartu.Garrantzitsua da erritmo aldaketa zakarrik ez egitea, horrela lasterketa amaieran hobeto egongo baikara. Haize-mina hasten bazaigu, erritmoa jaitsi, arnas sakona egin eta mindutako tokia zanpatu pixkanaka askatuz.Ura edan egarririk izan ez arren, zurrutada txikiak izan daitezela, presarik gabe, jardueraren aurretik eta ondoren. Gure gorputzak ura galtzen duen neurrian, errendimendua jaitsi egiten da eta deshidratatu gaitezke, funtzio kardio-baskularra asko jaisten da eta baita funtzio termo-erregulatzailea ere. Gehiago izerditzean ur asko galtzen dugu, eta galdutako likidoa ez badugu berreskuratzen, odol bolumena gutxitu egingo da. Bihotzak odol gutxiago jasotzen badu, gutxiagotan ponpatuko du, eta egiten ari garen esfortzua mantendu ahal izateko minutuko taupada gehiago emanarazten diogu. Honek nekea dakar, eta ondorioz, errendimendu txikiagoa.Motibazioa ere puntu garrantzitsua da, horregatik, jarrera positiboa izatea ezinbestekoa da. Prestakuntza psikologikoa fisikoaren osagarri perfektua da; epe luzera egin beharreko lana, egunero landu beharrekoa.Azkenik, kirolarien etsairik handiena: mina; minari diogun beldurrak atzeraka egiten digu eta eta horregatik, estimulatzeko ahalmena garrantzitsua da, honi esker, deserosotasuna eta mina gainditu baititzakegu.