Ezgaitua izateko ez da eskabide-orririk;eta egongo balitz,ez dut nire burua ikusten horrelako bat betetzen.Mundu honetan bizitzea zaila da.Batzuek ezgauza izango banintz bezalabegiratzen naute. Ez dakite, ordea, haiek ez dakizkiten gauzakegiten dakidala nik.Kaleetan haien arreta sorrarazten dut.Zerutik erori izan banintz bezala begira geratzen zaizkit;batzuk aurpegi bihozberarekin,haiek galduta daudela ez dakiten arren.Beste batzuk, berriz, ezjakintasun begiekin.Pertsona ezgaituren bat ikusten baduzue,ez ezazue barrerik egin,gauza bera gerta dakizueke zuei ere,ezgaitua izateko eskabide-orririk ez dago eta.Izango balitz, ordea,ez nuke nire burua irudikatuko horrelako bat betetzen.