"Jaiak bai, alhondiga ere bai!", izan zen Uharteko herritar batzuek joan zen irailaren 26an antolatu zuten egunaren leloa. 120 laguneko bazkaria, koadrilen arteko ginkana, urdaiazpiko baten inguruko apustuak, "alhondiga" auzatea, karaokea eta orkestra gizon bat: guzti hori 1000 € baino gutxiagorekin, eta egunean bertan ateratako diruarekin ordaindua.Aurten Uharteko udalak antolatu dituen jai "austeroak" ez dira xumeak izan, lotsagarriak izan dira. Aurpegia behar da gero krisiaren aitzakiarekin Mikel Doneko jaiak horrela desitxuratzeko: kohetea musikarik gabe, erraldoiak kotxe baten kasete bidezko musikarekin, etab. Alhondigan murrizketak egon ziren, goizetan ekimen falta nabaria izan zen eta arratsaldetan ere ez ziren ekimenak soberan egon.Jai horietako ekimen txukunena aizkolari batek korrikalari baten kontra egin zuen apustua izan zen, bi herritari esker posible izan zen ekimena. Beraz, berriro ere krisi garai hauetan, herritarren parte hartzea izan Uhartek duen aktibo nagusiena.Egungo udal kudeaketak zail egiten du herritarren parte hartzea. Udaleko entxufismoak , Iriburu poligonoaren iruzurrak eta alkateak inposatzen dituen erabakiek zail egiten dute herritarrek udal horretan sinestea. Udala interes pribatuen mesedetara jarri dute, enpresei emandako subentziotan 200.000 €tik gora galdu dituzte, protokolo gastuak hirukoiztu egin dituzte 4.000 €ra iristeraino, aurrekontuetan aurreikusitakoak baino 110.000 € gehiago galdu dituzte igerilekutan, etab. Hori guztia oposizioan gauden zinegotziekin eztabaidatu gabe eta gehienetan alkateak inori konturik eman gabe hartutako erabakiekin egin dute.Krisi egoera honi aurre egiteko San Miguel talde "apolitikoaren" antikrisi neurriak hauek izan dira: urdaiazpikoa, gazta, txorizoa eta ardoa murriztea, gaiteroak kotxeko kasetearekin ordezkatzea, eguerdiko ekimenak murriztea, hiriburu poligonoan udalak dituen bi partzela saltzea (gogoratu behar dugu poligonoa Nafarroako epaitegi gorenean dagoela) eta kanpo harreman "apolitikoak" indartzea. Azkenik, Uharteko udaleko zinegotzi independentisten izenean eskerrak eman nahi dizkiegu larunbateko ekimenena antolatu eta bertan parte hartu zuten herritar guztiei. Eskerrak ere jai "austeroetan"etan parte hartu zuten herritar guztiei. Parte hartzea delako herri honek bizi duen krisi egoeratik irteteko aktibo nagusiena. PD: Datorren urteko kohete jaurtiketa demonioak, brujak edo panplonikak botatzea nahi genuke.