Oraindik dut gogoan etxez aldatu nuen lehendabiziko aldia: ezezagunen etxeetan sartzeko larunbatak aprobetxatzen genituen. Txoko guztiak behatzen genituen. Nire aukerak gutxitan etortzen ziren bat nire gurasoenekin edo genuen aurrekontuarekin. Dibertigarria izaten zen hirugarren etxea arte. Orduan aspertzen hasten nintzen, ahoa irekitzen nuen behin baino gehiagotan eta nire aitarengan jartzen nuen begirada, bilaketa uzteko eskatuz. Honetan ere ez ginen ados jartzen.Urteak pasa ahala, errituala, bilaketa pertsonal batean bihurtu zen, ikasi eta bidaiatu nahi nuela konturatu nintzenean disfrutatzen ikasi nuen errutina bat. Literalki, etxez aldatzeak esan nahi du, orain arte bizi izan zaren etxea uztea beste batean bizitzen hasteko, baina etxez aldatu denak badaki prozesuak traslado sinple bat baino gehiago suposatzen duela.Errezeta ez da oso zaila: bildu zure bizitza egunkari paperean, kutxetan sartu eta kamioi batean sartu. Baliorik ez duten paper horiek bota. Erabiltzen ez duzun arropa oparitu. Eta zerbait galdu, zeren etxe aldaketa benetakoa izan dadin batek zerbait galdu behar du.Etxez aldatzea, gaur egun esperientzia gehiago dudala, zerbait izatetik beste zerbait izatera pasatzea besterik ez da, pertsona desberdina. Larrua aldatzen dugu, ideiak, proiektuak. Bistak aldatzen dira, auzoa, auzokideak; gu aldatzen gara. Faltan botatzen dugu, konparatzen dugu, hazten gara, faltan botatzen dugu berriz ere, ikasten dugu.Urtea bukatzerako dozena bat alditan etxez aldatu izana egongo naiz. Behin ere zerbait galdu gabe. Beti ere zerbait irabaziz.