HIYAB-a edo BURUKO ZAPIAZ (I)

Begoña Zestau Baraibar 2009ko urr. 16a, 00:00

Janzkera da gizarte musulmandarrak ikusgarrien egiten dituen ataletako bat.Gizon eta emakume asko eta askok "jellaba" ("txilaba" esaten duguna) janzten dute, eta emakume horietatik askok jellaba hiyab edo buruko zapiarekin apaintzen dute.Hiyab-a emakume islamisten janzkeraren kode bat da, eta garai nola zonaldearen arabera janzkera mota ezberdinak ditu.Hiyab hitza (iyab arabieraz), ayaba hitzetik dator eta bere esanahia hau da: ezkutatu, begietatik gorde, edota banatu. Gorputzaren zatirik handiena estali behar dela adierazten du. Kortina, edota pantaila hitzekin ere zerikusia dauka, beraz, "belo", edo zapi hutsa baino esanahi semantiko zabalagoa du.Hiyab-aren garrantzia eta esanahia ezberdina da egoera soziokulturalaren arabera eta garai historikoaren arabera. Gaur egun bere erabilera islamismoan arrazoitzen bada ere, ez da islamismoari soilik dagokion ezaugarria.Munduko zonalde askotan emakumeek beraien gorputzaren zatirik handiena estaltzen dute, burua barne.Arabiar kulturan, esan beharra dago, zapia edo hiyaba jada existitzen zela Arabia pre-islamikoan, errespetagarritasunaren ikur bailitzan, emakume libreak esklabu zirenetatik bereizten baitzituen, besteak beste.Islamaren garaia baino lehen, emakume arabiarrek toki indartsua zeukaten gizartean: harreman sexualak libreki izan zitzaketen, senarrak "errepudia" zitzaketen....Baina egoera pixkanaka aldatzen joan zen, Mahomaren garaian non emakumeek oso eskubide gutxi zeukaten gizarte patriarkal horretan: gizonak nahi adina emakumerekin ezkon zitezkeen, eta baita errepudiatu ere, inolako konpentsaziorik gabe. Emakueak orduan miseri gorrian geratzen ziren.Islamismoak muga jartzen dio egoera honi, emakumeentzako berma batzuk ezarriz. Hala, gizona emakume bat baino gehiagorekin ezkon daiteke, baina denak berdin manten baditzake, eta emakumeen adostasunarekin. Errepudiatzen dituenean, konpentsatu egin behar ditu; eta bere ondasunak, emakumearenak ere badira.