Uda honetan, edo, hain atzera joan gabe, pasa den astean ospatu zen Nafarroa Oinez jaian DRUIDA eremua ikusteko aukera izan duzue Sakanan. Baina zer da?HEGOAK elkarteak antolatzen du eta hauek dira helburuak:Azalpena hasteko aipatu behar da drogekiko harremana pertsona eta drogaren arteko hartu-emana dela, inguru eta testuinguru zehatz batean. Kontuan hartuta pertsona horren ezaugarriak, momentuko egoera, aukeratutako sustantzia eta kontsumorako gizarte ingurua, arriskua arinagoa edo larriagoa izan daiteke; era berean, osasun zein gizarte kalteak ekar ditzake edo ez.Arriskuetako bat sustantzia horiek faltsutzea da, toxikoak izan daitezkeen gai kimikoekin. Hori ekiditeko droga dagoen lekuetan bertan egotea ezinbestekoa da eta bertan sustantzien analisia egiteko tresnak izatea ere bai.DRUIDA eremua nori zuzenduta dago? Jai eremuan egonda drogen kontsumoari buruzko informazio zuzena jaso nahi duen guztiei.Zeintzuk dira stand-aren eta analisien helburuak?• Jai giroan dagoen jendeari drogen inguruko informazioa eman, drogen erabilpena eta abusuak ekar ditzakeen arriskuak eta kalteak murrizteko asmoz.• Kontsumitzaileei (osasun eta gizarte egoera hobetzeko eta kontsumo arduratsuari begirako aholkuak) eta ez-kontsumitzaileei (beren erabakiari eusteko argudioak) informazioa eman.• Jendea kontsumo arduratsurako trebatu beti "zeuk erabakitzen duzu" oso argi izanda.• Behar duena gizartean dauden beste baliabide batzuetara bideratu.• Drogak hartzen dituzten pertsonen beharretara egokitu banakako arreta berezitua eskainiz.Zertan datza DRUIDA eremua?Furgonetaren barruan analisiak egiten dira eta horretarako erreaktiboak eta kromatografia erabiltzen dira. Barruan intimitatea ziurtatu dago.Bertan egiten diren analisiez gain lagin bat hartzeko aukera dago eta laborategira eraman ondoren analisi sakonago bat egin daiteke. Analisi horren emaitzak interesatuari ematen zaizkio.Kanpoaldean etilometriak egiteaz gain paperezko informazioa ere egoten da. 4 orduko independentzia elektrikoa dauka montajeak.