Zabalik da Sakanako MINTZAKIDE programan parte hartu nahi dutenek izena emateko epea

Nerea Yabar Tornos 2009ko urr. 23a, 00:00
MINTZAKIDE programak Sakanan euskara ikasten ari diren pertsona helduen eta bertan bizi diren euskaldunen arteko zubiak sortzea du helburu. Adin, zaletasun eta euskara maila guztietako jendeak har dezake parte, berdin dio euskaldun zaharra, euskaltegiko ikasle ohia edo euskaltegiko ikaslea izan.Euskaltegietako ikasturtea hastearekin batera, mintzapraktika programan aritzeko Eskuko behatzak ere ez dira igualak kanpaina berria jarri da abian. Honenbestez, 09-10 ikasturtean mintzapraktika programa honetan parte hartu nahi duten guztiek eman dezakete izena jada.Sakanan eragile ezberdinek bultzatzen dute Mintzapraktika programa: AEK, Bierrik fundazioa, Aizpea eta Kima euskara taldeak, Pikuxar euskal txokoa eta Sakanako Mankomunitatea. Ez dio axola  jatorria, adina, lanbidea edo zaletasunak,  azken batean, eskuko behatzak ere ez direlako igualak. Egitasmoen inguruko informazioa: http://sakanamintza.blogspot.com/                                                       http://praktikatu.blogspot.com/                                                      Altsasuko AEK (948 468 258)