SakanEKO

SakanEKO 2009ko urr. 30a, 00:00

70. hamarkadan izandako gertakari bat kontatuko dizuet, egun ere lasai aski gertatu daitekeena.Gertakari hau, bizi garen  mundu globalizatu eta  kapitalistaren  erokeriaren adierazlea da:"Tomatez beteriko kamioi bat Espainiatik atera zen Alemaniarantz. Egun berean, tomatez beteriko kamioi bat Alemaniatik atera zen Espainiarantz. Autopistan bi kamioi hauek elkar jo zuten. Txistea ematen du ezta ?? Ba ez, erreala da. Notizia honek komunikabideetan ia ez zuen presentziarik eduki. - Zer iruditzen zaizue?? Bizi garen mundu honetaz gogoeta egitera ez al zaitu gonbidatzen ? Ba guk animatzen zaitugu gogoeta egitera.Aktibista kontzienteak izan nahi dugu, Kontsumoarekin daukagun jarreraz jabetuz, eta batez ere elikagaien kontsumoaz. Sortu berri dugun taldea, SakanEKO, kolore eta forma desberdinez osaturiko mosaiko eder bat da. Desberdintasun hauek egitasmo honetan eragozpenak izan beharrean ekarpenak dira.Guztiok argi daukagulako gure lurra defendatu nahi dugula, eta etortzeko diren belaunaldiei, etorkizun duin eta baliabide naturalez osatutariko planeta bat utzi nahi diegula. Horretarako, besteak beste, nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoak izan behar dute. Bertako eta gure bailaratik hurbilen dauzkagun elikagai ekologikoak kontsumitu behar ditugu.Ezin ditugu gure baratzak pozoiz bete, ezin ditugu animaliak preso eduki gu elikatu ahal izateko, ezin ditugu gure ibaiak kutsatu eta abar ....Ikasi behar dugu ama lurra eta bertan bizi diren izaki guztiokin beste harreman mota bat edukitzen. Errespetuan, konfiantzan eta maitasunean oinarritzen den harreman bat lortu behar dugu. Guztion artean oreka izan behar du, gure osasunaz arduratzen garen heinean, besteenaz ere arduratu behar garelako eta, Ama lurraren osasuna ere bermatu nahi badugu, kontsumitu ditzagun elikagai ekologikoak, hau baita modu bakarra. Gustu haundiz  gonbidatzen zaitugu SakanEKO taldera.Ondo izan eta on egin!!