Kirola egitea garrantzitsua da adin guztietan baita baldintza ezberdinetan ere. Hau da, adinaren arabera kirol-jarduera ezberdinak praktikatu ditzakegu, beti ere ekintza horiek norbanakoari egokituta. Kirol ezberdinak bi multzotan banatu ditzakegu, kirol aerobikoak eta anaerobikoak. Lehenengoan, jardueran zehar bihotz taupaden maiztasun altua mantentzean datza; horrela, grasak eta azukureak erretzen ditugu, Adibidez, erresistentzia jarduerak, korrika egitea, tenisean jolastu, step-a, aerobika... Bigarren multzoa, anaerobikoa, aurkakoa da; indarrean oinarritutako jarduera motzak direla esan dezakegu, kirol hauek, pilates, yoga...Aurrerago aipatu bezala, kirol ezberdinak adinaren arabera praktikatu ditzakegu, eta hau hobeto uler dezagun hona hemen adibide pare bat.Haurretan, sei hilabetetik aurrera, igeriketako ikastaroak egitea posible da; kirol aerobiko hau, zahartzaro arte praktikatu dezakegu. Adinaren arabera helburu ezberdinak lantzen ditugun arren, txikitatik hasita garrantzitsua da igeri egitea; lehenengo urteetan kirol honek garapen fisikoa, mentala eta emozionala ikasteko esperientzia sustatzen du, eta heldutasunera iristean, giltzadura eta artikulazio mugikortasunean gaitasun galera murrizten baitu, hala nola lesionatzeko edota minak edukitzeko arriskua txikiagoa izanik.Gimnasia egiteak ere onurak ekar ditzake, adinaren arabera gimnasia mota ezberdinak praktikatuz. Hala nola, haurretan flexibilatatea eta koordinazioa lantzeko, gimnasia erritmikoa; gazteetan, gimasia orokorra, indarra, erresistentzia edota abiadura lantzeko jarduerak jarraituz; eta zahartzaroan aldiz, mantenuzko gimnasia. Hala ere, gazteetan, 18-40 urte bitartean, aukera handiagoa daukagu kirola egiteko: spinning, bizikleta estatikoan ibili erritmo eta intentsitate ezberdinetan; muskulatura landu, giharrek bolumena handitzeko; Beraz, eta aurrerago aipatu bezala, norberaren baldintza fisiko nahiz psikologikoei egokituta, adin guztietan praktikatu daitezke kirol ezberdinak.