Egun, krisiari buruzko interpretazio desberdinak agerian jartzen ari dira. Egoera hau sortu zutenek (banku eta enpresa handiek) emaitza positiboak izatera itzultzen ari dira eta normaltasuna itzuli dela aldarrikatzen dute. Bitartean, populazioaren gehiengoak egoera estu batean murgilduta dihardu, eta jada sumatzen ari gara "gerraostea gerra baino okerragoa izango dela". Egungo ekonomian existitzen den balio demokratikoen gabeziak eta irabazi asmoaren neurrigabekeriak eragiten dituzte egoera eta desoreka hauek.Ekonomi sistema ezberdin baten bidez lortutako aldaketa soziala desiratzen dugunok, ez dugu krisialditik ateratzeari buruz hitz egiten baizik eta kapitalismotik irteteari buruz. Gure ahalmena kontuan hartuz badakigu elkartasunerako ekonomia mugimendua maila mikro batean mugitzen dela, non jarduera ekonomikoa eta praktika sozial transformatzailea elkartzen diren. Badakigu ere momentu zehatz batean aldaketa politiko bat gertatu beharko dela, guk bermatu ahal izango duguna baina ez protagonizatu. Krisia jasaten dugun bitartean, elkartasunerako ekonomia mugimenduak zer egiten du? Eutsi, erakarri eta ekimen berritzaileekin aurrera egin. Lehenik eta behin eutsi, egoera txar batean mugitzen ari garen heinean. Elkartasunerako ekonomia entitateak ekonomia konbentzionalekoak baino modu txikiago batean desagertzen ari dira, besteak beste hasieratik zirkuitu espekulatibotik at egon garelako, eta bigarrenez irabazi asmorik ez izatean etekin handien faltak ez digulako eragiten. Bigarren tokian sentsibilitatedun ekonomia konbentzionaleko entitateak erakartzen saiatzen gara, elkartasunerako ekonomia entitate izatera eraldatu daitezen. Eta azkenik, ideia laborategi praktiko izaera dugunez, egungo sistematik kanpo izango diren produktu eta ekimen berritzaileak bermatu eta sortzen saiatzen gara, sistema post-kapitalistako hazi berriak izango direnak. Honen adibide, Banku Etikoa, Turismo Arduraduna, Kultura Librea, Kontsumitzaile Ekologikoen Kooperatibak edota Seguru Etiko eta Solidarioen garapenak ditugu.Halaber, giza subjektu berri baten eraketaren garapenean jarraituko dugu, alegia kontsumitzaile arduraduna, eta aldaketa sozialaren eredua islatzen saiatuko gara.