Kaixo, irakurle:Imajina ezazu eszena hau film batean ikusten duzula: mutil bat bere neskarekin eta honen ama daude. Amaren urtebetetzea ospatzeko lagun batzuen tabernara doaz afaltzera, ostiral gauean, zoriontsu eta pozik. Ordu txikitan ama etxera doa. Alaba eta mutila tabernan gelditu, eta beranduago neska kalera ateratzen da aire pixka bat hartzera, mutila barruan gelditzen den bitartean, lagunei lagundu nahi baitie garbitzen eta txukuntzen taberna. Bat-batean bi tipo hurbiltzen zaizkio neskari esanez ea zer egiten duen han, gainera badirudi harekin sartu behar dutela. Noski, neska urduri jartzen da, oso urduri; beldurtu egiten da ez baitaki tipo horiek zer-nolako asmoak dituzten.Mutila tabernatik ateratzen denean, hara non ikusten duen bi gizonezkok neska kaleko paretaren kontra daukatela. Ez daki neskari oldartuko zaizkion ala ez, beraz, bere neska laguntzera doa eta horietako gizonezko bat apartatzen du. Orduan biek kolpeka erasotzen diote, bortizki. Une horretan poliziaren patruila bat iristen da, poliziak autotik jaitsi, mutila eskuburdinez lotu eta kolpeka lurrera botatzen dute, lurrean dagoenean ostikoak ematen dizkiote bizkarrean, saihetsetan eta hanketan. Orduantxe konturatzen da neskari oldartu zaizkion bi gizonezkoak ere poliziak direla, nahiz eta honela jantzita ez joan.Auto barnera sartzen dutenean mutilak ikusten du neska ere eskuburdinez lotu dutela, lurrera bota ondoren ostikoka hasten direla harekin, barrezka eta irainka (Isil hadi, urde-alaba! Ez egin oihu!) Azkenean espetxera daramatzate biak.Galdera hauxe da: non gerta daiteke horrelako ekintza? Mexikon, Afganistanen, Israelen? 3. munduan? Badakigu horrelakoak Euskal Herrian ere gertatzen direla. Bada, gezurra dirudien arren, Catalunyan gertatu da hori, Cerdanyolan hain zuzen, Ferran eta Laurari, (ama Cecilia da). Eta poliziak munizipalak ziren.Nonbait ez daukagu seguritaterik eta haiena inposatu nahi digute, torturaren bidez. Ez daukagu nahikorik dauzkagun polizia guztiekin, eta munipak ere batzen dira besteei. Hori ote da segurtasuna? Neska bat ezin da bakarrik egon kalean gaua denean?http://www.alasbarricadas.org/noticias/?q=node/11918akinlo@euskalerria.org