Duela bi urte bezala, Irurtzungo Oinarrizko gizarte Zerbitzuak joko kooperatiboen erakusketak antolatu ditu zonaldeko hainbat herritan: Uharte Arakil, Irurtzun, Lekunberri eta Betelun. Horietan gurasoak izango dira protagonista, joko kooperatiboak ikusi eta ezagutzeko aukera izango dutelarik.Kanpaina hau egitea aproposa iruditzen zaigu, alde batetik joko mota honek umeentzat duen onuragatik eta bestetik hurbiltzen diren datak kontutan izanda, opari aproposa izan daitekeelako gure seme-alabentzat.Joko kooperatiboek guztien partaidetza bilatzen dute, talde helburuak nagusitzen direlarik. Pertsonek besteekin jolasten dute eta ez besteen kontra; oztopoak eta erronkak gainditzeko eta ez besteak garaitzeko. Elkartasuna eta pertsonarteko harreman patroien hedakuntza baimentzen dute, lankidetasuna eta talde lan eraginkorra bultzatuz.Joko mota honek lorpen desberdinak eskaintzen dizkigu, horien artean honako hauek aurkitzen direlarik: komunikazioa ahalbidetzen dute eta jarrera sozialak areagotzen dituzte, jarrera ezkorrak gutxitzen dituzte, besteek norbere buruarenganako eta norberak besteenganako kontzeptuaren hobekuntza ekartzen dute.Bide batez, jostailu egokia erosteko aholku praktikoak eskaintzen dizkiegu: - Jostailu bat erosterakoan haurraren gustuak eta zaletasunak eduki behar dira kontutan.- Jostailurik onena ez da garestiena, haurraren izakerari, adinari eta heldutasunari ondoen egokitzen zaiona baizik.- Jostailu bat erosterakoan helduek jakin behar dute haurrek nahiago dituztela beste haur batzuekin jolasteko balio duten jostailuak. - Jostailuak estimulatzailea izan behar du. Jostailuari esker sormena, irudimena, gizarteratzea, elkartasuna eta bere gaitasun propioak garatu ahal izango ditu. - Jostailuek ez dute zertan desberdinak izan neskentzat edo mutilentzat, jostailuak jolasteko dira. - Ez zaitez itsutu publizitateak esaten duenarekin, askotan gezurrak esaten baititu. Publizitatea dela eta haurrek gehien eskatzen dituzten jostailu asko oso denbora gutxian baztertzen dira. - Aldi berean jostailu asko oparitzea itogarria izan daiteke haurrarentzat. Hobe da opariak urte barruan egitea, opari guztiak garai zehatz batean egitea baino.Gogoratu... gurasorik onenak ez dira opari gehien erosten dituztenak.