Aspaldi ez diagu elkarren berririk, azkena telefonoz deitu nian eta oso alai aurkitu hintudan eta esan huen lasai hagoela, ez ziala beldurrik ematen kartzelak. Nik esan nian: Askatasuna hobe duk! Hik egin dituan lanak egunkarian, ikusi hintudan euskal telebistan beste lagunekin eta kamiseta dotorearekin "Egunkaria libre". Eta jendeak ez dakiena duk preso sozialekin egin duken lana, beste bi jesuitarekin batera. Ez haiz ibili "a mesa puesta", hi ibiltzen hintzen sukaldari lanak egiten. Gogoraraziko dizkiat hire lagun kuttunak: Garate anaiak, Aita Gotzon hila jadanik eta beste anaia Roman, filosofoa, hire maisua eta Koldo Katxo tuterarra, hainbeste proiektu eta lanetan murgildurik Koldorekin.Koldok Unanuko Fermin Merceroren etxean ikasi zian euskera, hire laguntzarekin. Hori baduk 15 urte direla eta orain euskaldun peto-petoa duk Koldo. Jesus Goldaratz Doneztebeko apaizak izandakoak, gizon jatorra eta euskaltzaleak zioen: Koldo hi bezalako apaizak behar dizkiagu. Jesuitok ez daukazue aldizkaririk euskara hutsean -eta damuturik hengoen karmeldarrak argitaratzen zutela-eta euskara hutsean.Hi Txema Koldorekin elkartzen zinetenean Lamiarritan (Arizkunen), ze une gozoak igarotzen zintuzten han.Bejondeiela! Epaiketa data ipinita zegok abenduaren 15ean, hi defenditu hadi ahal den hobekiena, eta hire lagunak ere bai. Fedea daukagunok erregutuko diogu Jainkoari. Gogoan zaukagu hire irratsaioa eta faltan botatzen diagu "Mugaz gain". Txema, Euskal Herriaren egun handira arte!!!!!! Hik ez duk ezer txarrik egin, euskararen alde lan egin baizik, bake bidetik beti.