Idatzi honen bidez nire harridura eta haserrea azaldu nahi dut larunbatean egindako kontzentrazioan izandako asistentzia eskasagatik. Zentroak bazterketarik egin gabe gaixo guztiak hartzen ditu eta familia eta gizarte dependentzia handia duten gaitzak dira. Sakanan halako ezaugarriak dituen zentro bati gure babesa erakutsi eta haren premia erakusteko zen bilkura. Ezin dut ulertu zer gertatu beharko duen kolektibo, erakunde, sindikatu, jubilatu egoitza eta gainontzeko guztiek asistentzia duina eta diru publikoarekin ordaintzeko eskubidea aldarrikatzeko 30 minutuz kalera aldarrikatzera ateratzeko. Nik, pertsonalki, uste dut larunbateko kontzentrazioan 3000k egon beharko genukeela, eta ez han geunden 600ek. Uste dut kontzientziak pixka bat lokartuta daudela. Halako gaietarako, dudarik gabe eta zoritxarrez guztiok zuzenean edo zeharka ukituko gaituzte, denok bat egin beharko genuke eta egoeraren mailan egon beharko genuke. Gogorarazi beharra dut Altsasun bertako jubilatuen elkarteko arduradunek maiz eskatzen dutela 1600 jubilatuendako egoitza batzuetan txiki gelditzen dela. Egia izan daiteke. Baina egia ere bada jubilatu horien erdia kontzentrazioan izan balira plaza gainezka egonen litzatekeela, okasioak eskatzen duen moduan. Azkenik, hausnarketa bat. Altsasun eta Sakanan, Nafarroako langabezia tasa altuenarekin Nafarroako Gobernutik kalitatezko osasun zerbitzurik gabe utzi nahi bagaituzte zer itxaron dezakegu? UPN-ri eta PSN-ri, noizko konponbidea egoera hauei eta ezberdintasun hauei?