Duela egun batzuk, azaroaren 30ean zehazki esateko, Suitzan hauteskundeak izan zituzten. Hainbat konturen artean, musulmanek otoitz egiteko dauzkaten "minarete"ak onartzeko prest zeuden ala ez erabaki behar zuten.Botoa eman zutenen artean erantzuna oso argia zen. % 57,5 ek ezezkoa eman zuen. Suitzako biztanleek minarete dorreak jasotzea debekatzea erabaki zuten. Horrek, argi eta garbi, zera adierazten du: suitzarren artean erradikaltasuna finkaturik dagoela. Baina, suitzarren artean bakarrik?Zein da errealitatea? Suitzan zazpi miloi pertsona bizi dira. Hauetatik, 300.000 musulmanak dira eta hauetatik, gehienak Bosnia, Kosovo eta Turkiatik joandakoak dira, eta lurralde horietan, islamiarrak oso moderatuak dira, ez dira fundamentalismo hutsean erori. Europako biztanleok arazo gogor bat daukagu, eta emaitza honek argi bistan uzten du: alarmaren ezaugarria da, hiritarren buru defentsa. Gure Mundu honetan, bere orokortasunean ikusita, eta krisialdi ekonomiko larri batean sartuta gaudela kontuan hartuta, herri bakoitza bere ohitura eta erlijio formei lotzen zaio, eta nekeza izaten da besteena onartzea.Eveline Widmerrek, Suitzako Justizia ministroak, zera esan du: Hauteskundearen emaitzak, biztanleak islamiar fundamentalismoari dion beldurra adierazten du. Baina, aldi berean, "minarete"ak debekatzea ez da fundamentalismoaren aurka joateko bide egokia.Ueli Leunbergerek, Suitzako Berdeak alderdiaren lehendakariak zera esan du: "Ondo egindako propaganda baten ondorioa da hau. Suitzako biztanleen aurreiritziekin jolastu egin da"Pentsa dezagun zer gertatzen den gure artean gurutzearen gaiarekin adibidez eta ez da kontu bakarra. Noiz onartuko ditugu besteak diren modukoak izanda ere? Zergatik gara hain beldurtiak? Ez gara konturatzen desberdinengana hurbiltzeak aberastasuna dakarkigula? Edo zerbait kenduko digutela pentsatzen dugu ba... Jakinduriaren bila joango bagina!