Urtero bezala, hemen ditugu eguberriak eta haiekin batera bilgune feministak planteatzen duen erronka.Eguberriekin batera, gure etxeak iragarki mota ezberdinez betetzen dira, baina orokorrean denetan gauza komun bat ikus daiteke, horiek duten eduki sexista.Iragarki horietan, neskentzako negar, kaka, pixa...egiten duten panpinak, mota guztietako sukaldeko etxetresna elektrikoak...Txiki-txikiak direnetik neska izateagatik dagozkien funtzioak barneratu ditzaten.Aldiz, mutilentzat kirol materialak, gerra materialak, bideojokoak...kasualitatez denak indarrarekin zerikusia dutenak, argi utziz haiei ere zein den beraien betebeharra bizitza honetan.Baina guk ere pastel honetan errua badugu, azken finean guk ere umeei iragarkiek dioten moduan oparitzen dizkiegu jostailuak.Bai iragarkietan eta jendartearekin bai iragarkiak eta jokoen erabilerarekin, ondorioak berdinak dira, gure haurrei heziketa sexista ematen diegu.Laburbilduz, Bilgune Feministak aurten ere publizítate sexistaren aurkako erronka tinkoa hartu du, baita jostailuen erabilera sexistaren aurkakoa ere.Umeak modu sexista batean ez dituen publizitatea behar dugu, eta gure herriko etxeetan jostailu sexista horien aurkako kontzienzioa.