OLENTZERO IMMIGRAZIO ZERBITZUAN

Begoña Zestau Baraibar 2009ko abe. 31a, 00:00

Pasa den abenduaren 24an, Sakanako Mankomunitatearen Immigrazio Zerbitzuak ikaragarrizko bisita izan zuen.Gure Olentzero maitea!!!!!!!!!!!!Pozik zetorren, alai, umoretsu, gozo-gozo beti bezala.Denbora luzez egon ginen berarekin hizketan: bere egitekoaz, gureaz... gustuko al zuen edo ez; ia asko kostatzen zitzaion etxeetara joatea, hainbat pertsona agurtzea.....Eta berak ezetz. Bere lana oso gustukoa zuela, oso polita zela jendeari opariak ematea, eta unetxo batez beraien bizitzak pixka bat ezagutu eta alaitzea... Oso gustura aritzen zela urtero bere eginkizunean.Baina zerbaitek pozaz bete bazuen, zera da, azken urte hauetan, Sakanan bizi diren mundu zabaletik etorritako beste neska-mutil eta familia batzuk ezagutu izana.Abenduaren 20an, Altsasuko elkarte batean egon omen zen bertaratutakoei hamaika kontu eta opari eskaini eta emateko, muxu batez lagunduak denak alegia, bera hain gozoa izanik....eta abegikorra...........Galdetu omen zien bertaratutakoei ia pozik bizi ziren hemen, eta berak esan zigunaren arabera, gehiengoa oso ongi bizi omen da bai Altsasun nola Sakanan.Horrek asko poztu omen zuen Olentzero bera.Guk ere kontatu genizkion aurten egindako gauzak, ezagututako jendea, sakandarrak eta sakandar berriak elkar ezagutzeko emandako pausoak....Orduan ere ikaragarri poztu zen guk esandakoaz. Hala, datorren urterako animo asko, zorte ona, lana egiteko kemena, arazoei aurre egiteko indarra, akatsak zuzentzeko baikortasuna, arrakastekin lanean umil eta tinko jarraitzeko tresneriak utzi zizkigun.Gu ere ikaragarri poztu ginen, bai bere bisitaz nola berak ekarritako berri on eta opari mordo horrekin.Hala Sakanako Mankomunitatearen Immigrazio Zerbitzutik, Olentzeroren opari guzti horiekin lanean "bixi-bixi", alai, umoretsu, eta gogotsu, jarduteko konpromisoa hartu genuen.Eta baita Sakanan elkarbizitza baikor baterantz hasitako bidetik pausuka jarraitzekoa.Hori hala, sakandar guztiak gonbidatzen ditugu bide aberasgarri horretatik eskutik hartuta elkarrekin ibiltzera.Ongi etorri ba denak.