Hiri berri batera iristen naizenean egiten dudan lehendabiziko gauza mapan lorategi botanikoa bilatzea da ziurtatzeko ikusi gabe ez dudala alde egiten. Niri ere harritzen dit orduak eta orduak pasatzea zuhaitz altu altuak eta haien artean, duten usainagatik, inbidia dioten loreak ikusten pasatzeagatik. Lorategiak begiratzen nauela pentsatzea ere gustukoa dut eta ez zaiola inporta zapatilak kendu eta bertatik oinutsik, baimena eskatuko banu bezala, banabil. Behin lorategi botanikoa ikusita hiritik ibili naiteke, barruan nago.Bizitza bidaiaz beteta dago. Motzak, luzeak, bukaezinak ... Etxetik lanera. Lanetik etxera (ez gaitezela engainatu ez delako bidai berdina). Kafe bat hartuko dugu-tik maite zaitut, zentzu handia ez izan arren-era. Nire etxetik Carolinarenera. Ikasi behar izatetik ikasi nahi izatera. Nahi dut, nahi dut, nahi dut-etik benetan behar dut?-era. Hondartzatik mendira. Ihesaldietatik oporretara. T1-etik zorioneko T4-ra. Iparraldetik hegoaldera. Komeni zaigunetik benetan egin nahi dugunera. Bigarren hezkuntzatik unibertsitatera, eskalarik gabe eta bizitza errealera lehenengo klasean hegan egiteko aukerarik gabe. Eta beharbada guztien artean luzeena: garenetik izan nahi dugunera.Horietako bidai batean ikusi nuen nola eguzkia atera baino lehen beti irribarre batekin altxatzen zen gizon batek bere lorategian egunak jarduten zituen. Egun osoa landareen artean pasatu ahal zuen. Noski, ez zen oinutsik sartu behar, bera lorategiaren zati bat baitzen. Landareak zaintzen zituen bere ingurukoak zaintzen zituen bezala, pazientzia berdinarekin, jakinduri berdinarekin. Beste lorategi batean, inaustea ezinezkoa zen batean, Miller (Henry Miller) jauna ezagutu nuen. Honek lerro batean azaldu zidan horrenbeste bilatzen ari nintzena: "One''s destination is never a place, but a new way of seeing things." (Gure destinoa ez da leku bat, gauzak ikusteko modu berri bat baizik")Lorategiak bertan galtzeko egin zirela diote. Nik berriz, uste dut, aurkitzeko eginak daudela.