ESKOLA-LAGUNTZA PROGRAMA ETA ARRISKU EGOERAN DAUDEN UMEEN PROIEKTUA

Gizarte Zerbitzuak 2010ko urt. 15a, 00:00

Eskola-laguntza programa eskolan edota familian zailtasunak dituzten umeei, arazo ekonomikoak dituztenen familiei edota baztertze egoeran dauden adin txikikoei zuzendutako laguntza da. Eskolako errendimendua hobetzeko eta etxeko lanak egiten ohitzeko baliabide bat da. Horrekin batera, jarrerak eta ohiturak lantzen dira eta baita arauak eta mugak ere.Udan eta neguan eskaintzen da eta Ludotekan edota Gizarte Zerbitzuan eskura daiteke. Programa hori eskolen laguntzari esker egiten da eta eskolak egiten du umeen hautaketa. Programaren eta eskolaren artean koordinazioa egin eta ondoren, landu behar diren materialak eta behar diren zehaztapenak adosten dira.Programan parte hartzen duten ikasleek berezitasun batzuk dituzte; hala nola, herrian eta eskolan egokitze falta dute, eskolako edukiak barneratzeko zailtasunak dituzte, arau eza agertzen dute, kasu batzuetan familien partetik arreta falta dute, egoera ekonomiko kaxkarra dute, etab. Parte hartzen duten ume gehienak marokoar jatorrikoak eta ijitoak dira, baina hainbat jatorritako haurrak ere pasa izan dira.Arrisku egoeran dauden umeen proiektuko helburuak hauek dira, besteak beste: arrisku egoeran dauden umeak herriko beste haur eta gazteekin integratzea; gune zehatz batean arauak eta mugak adostea eta betetzea; gatazken gestioa; aisialdia; kalean bakarrik denbora luzean egon beharrean, gune bat izatea bertan ekintza eta joko bideratuak eta ez-bideratuak egiteko; pertsona mota ezberdinak ikustea eta kultura anitzen topaketa eta errespetua sustatzea.  Parte hartzaileak atzerritar jatorrikoak eta ijitoak dira. Ikasturtean zehar, ludotekan garatzen da proiektua, arratsaldeko ordutegian. Aurten, programaren inguruko hausnarketa egin ondoren, interkulturalitatea sustatu nahian, ume horiek ludotekako beste umeekin batera egotea erabaki da.Bi programen balorazioa oso baikorra izan da, eta azken bi urteetan ume kopurua asko handitu da. Familiek adierazi dutenez, oso pozik daude beren seme-alabei doako baliabide horiek eskaintzeagatik. Gainera, antolatu diren hainbat ekintzetan parte hartze aktiboa izan dute. Haurrek banakako edo talde txikitako eskola-laguntza eskertzen dute, eta eskolan ulertzen ez dituzten edukiak modu lasaiagoan eta erlaxatuagoan ikasten dituzte laguntza bereziari esker. Irrikatan egoten dira ludotekan jolasteko, etab. antolatzen diren ekintzetan parte hartzeko.