Elurte, izozte eta hotz handiko egun hauetan bitxia da bai Barne Ministerioa, bai Sustapen Ministerioa komunikabideen bidez behin eta berriz zabaltzen ari diren mezua: auto partikularra ez erabiltzea, garraio publikoaren alde egiteko (trenak, autobusak, taxiak eta abar). Garraio horien eraginkortasun falta ikusten dugu Renfe-k distantzia ertaineko trenen zirkulazioa bertan behera utzi duelako, Gabon egunean edo urte zahar egunean taxiak ez dabiltzalako eta autobusak, Burundesak batez ere, bidaiariak geltokietan bizpahiru orduz botata uzten dituelako. Hilaren 9az ari naiz, Iruñea-Altsasu-Gasteiz trenaz eta, 8ko 17:00etako Burundesaz, edo zuzendariari bidalitako gutun batez, erditzear zegoen emakume batek Gabon gauean ezin izan baitzuen taxirik hartu ahal izan. Kexu hau agerian utzi nahi nuke, gure goi politikoek hitz ederrak esaten dituztelako eta behar denean garraio publikoak ez duelako behar duen maila ematen, eta, jakina, auto partikularra erabili behar da. Lotsagarria eta ardura falta da.