Zintzotasunez eta maitasunez emandako fruitu eta uzta guztien ondoren, oso merezia duen atsedena eman behar zaio lurrari; hori da lugorri, eta hemendik aurrera izen honekin ezagutuko gaituzue. Sortu berri den taldea, oso argi daukagulako orain arte eramaten den nekazaritza eta abeltzaintza intentsiboei eta elikagaien industriari atseden bat, betirako ahal bada hobe, eman behar zaiola. Hain emankorra den gure lurrak beste tratu bat merezi duelako. Helburua, besteak beste, produktu ekologikoak jatea da, freskoak eta bertakoak. Hemen lor ditzakegunak inora joan beharrean. Olioa, laranjak, ogia...jada, hasi gara erosten eta elikagai osasuntsuak irensten!!Guaixek eskaintzen digun aukera hau gustu handiz hartu dugu, zutabe hau dinamikoa izango da, inoiz ez aspergarria eta denetarik egongo da, nekazaritzari buruzko informazioa, transgenikoak, errezetak, ekologia eta bibliografia, baratzean garaiko landaketak, ipuinak etab. Ludikoa eta alaia, alaitasunez sortzen den guztiak alaitasuna dakarrelako. Ostiralero elkartzen gara, Mank-en egoitzaren ondoan dagoen lokal batean, eta nahi duen guztia gonbidatuta dago gure bidea, autogestionatua, nola jorratzen dugun ezagutzera eta parte hartzera!!Aurkezpenak alde batera utziz, gaur baratxuriari buruzko bitxikeria bat kontatuko dizuegu.Urtarrilean gaude eta erdaraz esaten den bezala... " la mengua de enero no se le pasa al ajero". Adi egon baratzezainak, baratxuriak ezin ditugulako baratzetik at utzi!!. Orain dela lau mila urte baino gehiagotik dago baratxuria gurekin, baina berez, Asia Erdialdekoa da. Ez da soilik sukaldatzeko erabiltzen, planta medizinal bikaina da eta betidanik erabilia izan da osasun kontuetarako: intsektuen ziztada sendatzeko, diuretikoa, digestio-aparatuarentzat oso hona,etab..Askok ez dute jaten ahotik ateratzen den kiratsa oso nabarmena delako, ba, badago zer egin gure hatsa, baratxuria jan ondoren, gozoa izan dadin edo behintzat ez hain fuertea!. Labanarekin txikitu beharrean,baratxuria kolpatu behar da eskuarekin edo morteiruan txikitu.Ondo izan eta on egin!!