Jorge Kortes, hortxe daukazu nire bihotz mina, nik sentitu dudan ezbeharra, ez nintzen jabe izan hitz egiteko gauean etxera iritsi nintzenean. Amorru bizian egon nintzen gure euskara negarrez ikusi nuelako. Zuk eta Jesus Atxak jarri zenuten euskararen bidea zabaltzeko harri iraunkorra. Hori dela eta, zuri eta zure lagun izan zenuen Jesus Atxari eskerrik onena Nafar Hizkuntza zabaltzeagatik. Ez ziren garai goxoak izan ikastolen bidea zabaltzeko, baina zuek biok gogor jarraitu zenuten aurrera oztopo guztien gainetik. Jorge, nire bizitzan ez dit hainbeste zirrara sortu nire bihotzean, zure malkoak euskararen hizkiak baitziren. Zeruko izarren antzekoak ziren zure hitzak. Jorge, hori da zeneukan bihotz eder horren indarra; hortxe duzu Nafarroako Ikastolen aldeko lanaren oinaze guztien, negar malkoen oparia. Mendietako erreka txikiek gure egarria berdintzen dute euskara bizitzeko eta erabiltzeko, gure ezpainetan giltzapean egon gabe. Zuek izan zineten Euskal Herriaren harkaitza. Jorge Kortes eta Jesus Atxa, zer da gizartea euskararik gabe? Hil egingo litzateke bera gabe. Benetan, mila esker berri, Jorge eta Jesus. Agurrik ez, baina gero arte bai.