Kirol ezberdinak praktikatzeaz gain, onuragarria nahiz gomendagarria da giharren luzaketa orokor bat egitea. Kirol ezberdinak praktikatu aurrerik, gihar multzo ezberdinen luzaketak egitea ezinbestekoa da; hau da, saskibaloirako luzaketak, futbolerako, igeriketarako... Beraz, eta aurrerago aipatu bezala, eguneroko bizitzarako egin daitezkeen luzaketa horien azalpenak emanen ditut.Lehenik eta behin, gihar horien ordena nolakoa izan behar den jakin beharra daukagu; zera, gorputz atalen jarraipen bat mantendu beharra dago, horrela gihar talde gehienak luzatzeko. Horretaz gain, garrantzitsua da lehenik giharren luzaketa estatiko bat egitea (giharraren luzaketa lortzeko) eta ondoren luzaketa dinamiko (mugimenduaren bidezko luzaketa) bat egitea. Ezinbestekoa da luzaketa bakoitzean, bai era estatikoan baita dinamikoan ere, gutxienez 15-20 segunduz mantendu beharra dagoela.Lehenik eta behin, burua luzatuko dugu: eskuen laguntzaz, lehenik alde batetara eta gero bestera luzatuko dugu. Jarraian, buruari eskuin eta gero ezker alderantz biraraziko diogu, eta atzerantz mantso-mantso. Bigarrenez, besoak nahiz sorbaldak luzatuko ditugu: horretarako, bi besoak luzaturik elkar lotuko ditugu eta buru gainean luzatu; ondoren, bi besoak batera, aurrerantz birak emango dizkiogu, ondoren atzerantz berdina eginez. Hirugarrenez, gerria eta aldaka luzatuko ditugu: eskuekin gerria eutsiz, lehenik alde batetara eta ondoren bestera (lateralki) makutuko dugu; ondoren hau biraraziz. Laugarren gihar taldeak hanketakoak izanen dira: kuadrizepsak luzatzeko, belauna ipurdirantz flexionatu eta eskuarekin eutsiz luzatuko dugu. Jarraian, hanka bat bestearekin aurrean gurutzatuko dugu (atzeko hanka luze mantenduz eta aurrekoa erdi flexionatuta), gerritik flexionatu eta hanketarantz makurtuko gara; ondoren, atzeko hanka aurrean jarri eta berdina eginez. Bukatzeko orkatilak berotuko ditugu; horretarako, hanka punta finkatuz, orkatilari birak emen dizkiogu.