Jada, Elkartasunerako Ekonomiako 18 entitatek kontu-ikuskaritza soziala burutzen dugu, hiritargoaren alde, gardentasun eta berme mekanismo gisa. Kontu-ikuskaritza Sozialak, adierazle egiaztagarrien bitartez, enpresaren jarduerak "Elkartasunerako Mundu batengatiko Gutunaren" 6 printzipioekin bat egiten duenentz neurtzen du. Gutuna Elkartasunerako Ekonomiako entitateen oinarrizko gida da.Gaur egun, ez gara produktu eta zerbitzuen eskaria pilaka eskaintzeko adina elkartasunerako entitate. Eskaintzan hazi nahi dugu, baita elkarte kopuruan ere, horrela, ekonomia ulertzeko modu berri honengan konfiantza ipintzen dutenei hobe erantzuteko, betiere, era zuhur eta iraunkorrean eginez.Ohiko enpresek "ardura soziala" erretorika moduan erabiltzen dute, haien prozesu orotako konpromiso sendo baino gehiago. Elkartasunerako entitateek 500 langile baino gehiago batzen ditugu, 21 miloi euro baino gehiago mugitu eta Nafarroako biztanleriaren herenak erabilitako zerbitzuak eskaintzen ditugu.Honengatik guztiagatik Kontu-ikuskaritza Soziala eraiki eta egiten dugu. Enpresa sozialek praktika on eta kalitatean hobetu eta berriztatzeko gai garela jakin badakigu. Adierazle fidagarrien bidez konfiantza eratu eta frogatu behar dugu. Hori dela eta, Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareak kontu-ikuskaritza tresna bat eratu du, zeinek ohizko kontu-ikuskaritzek jasotzen ez dituzten ezaugarriak lortzen dituen, hala nola, kontabilitate soziala, anbientala edo etikoa. Errendimendu ekonomikoa nahiz gure lanen kalitatea, berdintasuna, gizartearekiko zerbitzua, eta abar egiaztatzen dira. Beste era batean ekin nahi dutenentzat, zein Elkartasunerako Ekonomiaren produktu edota zerbitzuen erabiltzaile potentzialentzat pizgarria.