Hemendik neure ideia eta bizipen batzuk utzi nahi dizkizuet, baina elkarrizketa balitz bezala eta ez aholkua, ez bainaiz nor aholkuak emateko.Seme-alaba bereziak ditugunok eginkizun bereziak ditugu, beste gurasoek ez dituztenak. Batzuetan gure pazientzia agortzen zaigu, gure izaera aldatzen da eta gure bihotza minduta gelditzen da. Gu ere guraso bereziak gara, baina honelakoak izatea ez dugu geuk erabaki, bizitzak baizik.Zuek elkarte hau egitea lortu duzue eta zorte handia da hori, nahiz eta hasierak zailak izan, poliki-poliki lortuko dugu.Pozik nago nik egin dudan ekarpenarengatik, baina nire arazo bera daukaten pertsona gehiago ondoan izatea gustatuko zitzaidakeen, ideiak, irtenbideak, sentimenduak eta abar konpartitzeko.Bat egin ezazue, ideiak ekarri, ahal duzuenean lan egin, haserretu, hustu eta berriro hasi; baina lasaiago, gizakiak baikara eta munduko eskubide guztia daukagu horretarako.Laguntzaile bat