EMAKUMEA VS GIZARTEA

Bilgune Feminista 2010ko ots. 5a, 00:00

Parekidetasun faltsuaren gizarte batean bizi gara. Egunero entzun behar diegu sasipolitikariei, komunikabideei,.... Berdintasunaren mundu honen inguruan esateko dutena.Baina emakumeok kalera ateratzen garen aldi bakoitzean, nahiz etxe barruko pareten arteko testuingurua bizi behar dugun, ez dator bat esaten denarekin. Badirudi, gureak diren zenbait eskubide aitortu izanagatik ( nahiz eta eztabaidagarria den "aitortzearena") jada lortua dugula parekidetasuna.Ez dugu behar  gutaz hainbeste errukitzea ere, azken finean emakumeon ahultasuna markatzea, ez du besterik lortzen.Lehenik eta behin emakumeoi, gonbidatzen zaituztegu gizarteari beste modu batez begiratzera. Benetan pentsa dezazuen zuen eskubideak, edota egunerokotasunean bizi duzuena, mutilekiko parekidea den. Denoi gure "sexuari"    ( NAN-ean aurrealdean F edota M batekin bermatzen zaiguna) dagokionez rol batzuk jarraitzera behartzen zaigu. Rol horien ondorioz gureganako pertzepzioa gizartean, horren inguruan markatzen baita.Zer gertatzen da horrekin bat ez gatozenekin? Gureganako errukirik nahi ez dugunekin, baizik eta gure jarrerekiko eta rolekiko aldaketa exijitzen dugunekin? Gizartean aldaketa sakona bultzatu eta jendarte parekide baten aldeko apustua egiten dugunokin? Soluzioa ez digute boteredunek emango, soluzioa norbanakoaren aldaketan dator. Gure lana da, norbanako aldaketaren bidez dator jendartearen aldaketa.Sistema neoliberal honek ez du inoiz emakumeon problematika errotik moztuko, honen bultzatzaileak direla argi adierazi behar dugu.  Ezin dugu itxoin inor gugan errukitu eta gizartea aldatuko duenik (urteak eman ahal ditugu itxoiten). Ez dugu behar. Guk eman behar dugu lehenengo pausoa.Kritikotasuna bultzatu behar dugu, sistemarekiko, gizartearekiko, eta gure bizi-jokaerarekiko.