Bidesaria Etxegaraten, Lan Merkatuaren eta Pentsioen Erreforma eta abar. Eta guztia 4,5 milioi baino gehiagoko langabeturekin. Izenburuan aipatutakoen moduko gizarte-gai handiak Espainiako Gobernuak eta Autonomikoak pentsatzea eta martxan jartzea beldurrezko filma da kasik. Etxegarateko kasuan, bidesaria jartzen bada, ez dago errepide alternatiborik. Edo, pentsioen gaia, kasu askotan, nirea barne, ez dute bermatu erosteko ahalmena, PFEZ (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga) 8tik 11ra igo didatelako. Ondorioz, 2010eko hilabete bakoitzean 30 euro gutxiago jasoko ditut. Hori jubilatuta gaudenei, eta eskandaluzko alarguntza-pentsioak hilaren akaberara ez iristeko. Hori guztia gutxi balitz, krisiak betikoak are gogorrago kolpatuko dituen urte batean egiten dute, 4,5 milioi langabetu baino gehiago eta haietako asko inolako prestaziorik gabe. Etorkizunera begiratu beharko da baina Gizarte Segurantzak 15 urtetan porrot egiteko aukerari. Lan bizitza 67 urtetara luzatzea pentsatzea, gazte pila lanik gabe daudenean, deseperatuta eta Prestigeren gasolioa baino beltzagoa den etorkizunarekin, ez da batere lausengarria. Ene uste apalean eta hau aurrera badoa, sindikatuek, alderdiek eta presio bide guztiek mobilizatu beharko genuke, eta Gobernu honi eta bere bazkideei esan aurrera egiteko formuletako bat, magikoa ez bada ere, enplegu sorrera dela. Ezkerreko alderdi batzuek Diputatuen Kongresuan 50 proposamen inguru aurkeztu dituztela badakigu. Pentsa dugu haien artean batzuk onargarriak izanen direla gabezi gehien dutenak jotzen dituen krisi hau arintzeko; hau da, langileria, pentsiodunak eta egoera larrian dauden alargunak.