ULISES SINDROMEA

Begoña Zestau 2010eko otsailaren 11

Etorkin askok pairatzen duten sindromea. Bizitoki berri batean egokitzeko zailtasunekin du zer ikustekoa eta izate psikologikoa. Bere ezaugarri nagusia, estres kronikoa.Joseba Achoteguiren hitzetan "mugako estresa da, lau egoerari lotua: familia ekarri ezinarekiko bakardadea; lan mundura iritsi ezinaren porrota; beldurra, batzuetan, mafiekin lotzeagatik;eta bizitza aurrera ateratzeko borroka".Ulises sindromearen beste ezaugarriak:-identifika daitezkeen estresatzaileak asko dira-bere iraupena ez da egun edo asteetakoa, hilabete zein urteetakoa baizik-estresatzaileen sakontasuna oso handia da askotan, superbizitza eta osotasun fisikoa arriskuan jartzerainoSindromea definitzen duten estresatzaileak:-Bakardadea:Familiengandik urruntzea oso gogorra egiten zaie, batik bat jaioterrian haurrak, guraso, heldu, zein gaixo daudenak uzten dituztenean.Hori zailtzen da: irregulartasun egoeretan, eta itzultzeko behar adina diru edo oporrik ez dagoenean. Bakardade hori gauetan areagotzen da lotarako arazoak sortuz.-Migrazioaren porrota:Harrera gizartera iristeko egindako esfortzuak ez dauka konpentsaziorik oinarrizko baldintzak ere lortu ez direnean: "paperak", lan munduan barneratzea....Modu horretan jaioterrira itzultzeak porrota pertsonala dakarkie eta baita familiaren bazterkeria ere.Egoera horretan borrokan jarduteak neke fisiko eta psikologikoa dakar.-Superbizitzarako borroka:Ohiko elikadura, dieta osasuntsuarekin jarraitzeko zailtasuna. Etxebizitza lortzeko arazoak: besteen menpe egotea "irregulartasun" egoeran; jende  askorekin bizitzearen estresa eta antsietatea; baldintza kaskarretako etxeak (zaharrak, hausturekin......)-Beldurrak:Aireportuan arazoak izateari; txartela erosteko eskatutako mailegua itzuli ezinari; bermean utzitako etxea kentzeari; mafietan erortzeari; bidai baldintzei....Osotasun fisikoari beldurra edukitzea justifikatua dago, Immigrazio Klandestinoaren Biktimen elkarteak dioenez, 1994az geroztik 4.000 pertsona hil baitira Gibraltarreko Zintzurrean......(JARRAITUKO DU)